Gaztezulo.eus udan: Irakurleen 75% mugikorretatik

Gaztezulo.eus udan: Irakurleen 75% mugikorretatik Uda garaia, webguneen bisita kopuruei dagokionez sasoi kaskarra izaten den arren, interesgarria iruditu zaigu oporraldietan non, zer eta nola kontsumitzen gaituzuen aztertzea. Jarraian datu batzuk: https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irakurleen-75-mugikorretik-kontsumitzen-dute-gaztezulo.eus/@@download/image/20190903_103701.jpg
2019/09/03

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

Uda garaia, webguneen bisita kopuruei dagokionez sasoi kaskarra izaten den arren, interesgarria iruditu zaigu oporraldietan non, zer eta nola kontsumitzen gaituzuen aztertzea. Jarraian datu batzuk:
Gaztezulo.eus udan: Irakurleen 75% mugikorretatik

 

Ohikoa izaten da uztaila-abuztuko oporraldietan sare sozialetako jarduna eta webguneetako bisitek beherakada apur bat jasatea. Egia da bestalde, bestera era batera bada ere, hilabete hauetan mugikorra eta ordenagailua erabiltzen jarraitzen ditugula, horregatik jakin nahi izan dugu, www.gaztezulo.eus webgunea nondik eta nola bisitatu duzun.

 

Datu aipagarrienak

Gailuak

%75 mugikorretik irakurri dituzte webguneko albisteak, %21,3 ordenagailutik eta %2,8 tabletetik. Datu hauek argi uzten dute, eskuko telefonoa ez dela etorkizuna, oraina baizik. Oporraldietan gorakada izatea logikoa dirudi, baina urte osoko tendentzia bera hori izaten ari da. 

trafikoa eta jatorria

Gure webgunea bisitatzen dutenen artean, jatorria aztertuko bagenu, daturik aipagarriena zalantzarik gabe Facebook sare sozialetik iritsi direnak izan dira: erabiltzaileen 52,43 bertatik iritsi baitira. %15,75 trafiko zuzena izan da, hau da zuzenean www.gaztezulo.eus helbidea nabigatzailean idatzi eta sartu diren erabiltzaileak, % 16,17 bilatzaileetatik, % 13,78 aldiz Twiterretik eta % 1,87 beste iturrietatik.

Kokalekuei dagokionez aldiz, bisita gehienak Bilbotik jaso ditugu (%19,76), ondoren Madril (%13,76), Donostia (%9,65) eta Bartzelona (%5,72). Gainerako bisitak Euskal Herriko eta nazioarteko beste herrialde batzuetatik jaso ditugu.

GENEROA

Erabiltzaileen %55,69 emakumezkoak izan dira eta %44,31 aldiz gizonezkoak.

ALBISTERIK IRAKURRIENAK

1- Izaro Lestayok ezingo du gizonezkoen estropadako patroia izan Kontxako Banderan

2- Nola ligatu feminismoaren garaietan

3- Plazerak aske egingo gaitu

4- Generorik gabeko jostailu erotikoak

5- 'Hil Kanpaiak' filmaren errodajea laster martxan!