Izaro Lestayok ezingo du gizonezkoen estropadako patroia izan Kontxako Banderan

Izaro Lestayok ezingo du gizonezkoen estropadako patroia izan Kontxako Banderan Araudiak ez ditu emakumezko patroiak onartzen gizonezkoen lehian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/izaro-lestayok-ezingo-du-gizonezkoen-estropadako-patroia-izan-kontxako-banderan/@@download/image/Izaro2-RVyFwptrDS9t29GsxR2Ph3L-624x385@El Correo.jpg
2019/08/06
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Araudiak ez ditu emakumezko patroiak onartzen gizonezkoen lehian.
Izaro Lestayok ezingo du gizonezkoen estropadako patroia izan Kontxako Banderan

Izaro Lastayo Getariako Arraun Taldeko patroia da, eta baita gizonezkoen ARC ligan patroi lanak egiten dituen lehen emakumea ere. Hain zuzen, Getariako Esperantza trainera gidatzen du egun, postua Unax Eizagirrerekin partekatuz. Hain zuzen, ARC-1  kategorian laugarrenak doaz, Donostiarratik puntu batera. Dena den, Lestayok ezingo du Donostiako Kontxako Banderan leihatu.

Kontxako Araudiak zehazten duenez, gizonezkoen kategorian ezin du emakumezko patroirik parte hartu, eta emakumezkoen kategorian berriz, ez du gizonezko patroirik egon. Araudia berdin aplikatzen da kategoria bakoitzeko 13 arraulariengan. Gauzak horrela, Eizagirre izango da Getariako traineraren patroia ziurrenik. 

Lestayok (Getaria, 1998ko urtarrilaren 6a) bi Kontxako Bandera eta bi Liga irabazi ditu besteak beste. Herriko klubean hasi zen arraunean eta 2014an Zarautzekin bat egin zuen eta Zarautz-Getariako patroi bihurtu zen. Euskotren Ligako traineruek parte hartu ez zuten hiru estropada irabazi zituen Gipuzkoako Ligan. 2017an San Juango Batelerek fitxatu eta bi urte egin zituen bertan, irabazi zitekeen guztia irabaziz. 2019an etxeko gizonezkoen trainerua gidatzen hasi da.