Pribatutasun politika - Datu pertsonalen babesa https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png

Pribatutasun politika - Datu pertsonalen babesa

1. Atarikoa

Datu Pertsonalak Babesteko Arautegia betez, 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”) aipamen berezia eginez, interesdunei jakinarazi nahi zaie webgune, posta elektroniko edo bestelako edozein baliabidearen bitartez emandako datu pertsonalak, F20484549 I.F.Z. duen Donostiako Komunikabideak, Kooperatiba Elkartearen (aurrerantzean “Gaztezulo Kooperatiba”, “Kooperatiba” edo “Tratamenduaren Erantzulea”), tratamendu-sistemetan jasoko direla, horixe baita Tratamenduaren Erantzulea.

2. Legitimaziorako Oinarri Juridikoak

Zure datuak tratatzeko oinarri juridikoak, Datu Pertsonalak Babesteko legediaren baitan, datuak tratatzeko emandako baimena (izen emate formulario batzuk betetzean, adibidez), eskatutako zerbitzuak emateko kontratua betetzea (bazkidetza/harpidetza eskatzean edo gure webguneetan nabigatzean, adibidez), tratamenduaren erantzulearen legezko eginbeharrak betetzeko (adibidez administrazio publikoei egin beharreko komunikazioak) eta tratamenduaren erantzulearen legezko interesa (esate baterako, zure interesekoa izan daitekeen informazio komertziala bidaltzeko) dira.

Gaztezulo Kooperatibak interesdunen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

3. Webguneak

Gaztezulo Kooperatibak honako webgune hau kudeatzen du: www.gaztezulo.eus. Kooperatibak sare sozialetan dituen kanal ofizial nagusiak hauek dira:

Pribatutasun Politika honen ondorioetako, aurrerantzean Gaztezulo Kooperatibaren webgune ofizialei, erabili daitezkeen web edo mugikorren aplikazioei eta Kooperatibaren sare sozialetako kanal ofizialei “webgunea” deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.

4. Datu pertsonalak biltzea

Gaztezulo Kooperatibak ez dio interesdunari datu pertsonalak emateko eskatzen bere zerbitzuak aurre eramateko; alabaina, Kooperatibak hainbat eginkizun aurrera eramateko ezinbestekoa izango da interesdunak datu pertsonalak ematea.

Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo interesdunen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.

Interesdunak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Gaztezulo Kooperatibak interesdunak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Gaztezulo Kooperatibaren webguneetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen interesdunak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela.

Hirugarrenen datu pertsonalak ematen dituen interesdunak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko. Kooperatibak noizbait adin txikikoei zuzendutako zerbitzu bat eskaintzen badu guraso edo tutore legalen baimena eskatuko du, datu pertsonalen bilketa, tratamendu eta, bere kasuan, datuen komunikaziorako.

Interesdunaren ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Gaztezulo Kooperatibak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Interesduna bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

Webguneen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webguneen baldintza orokorrak espresuki onartzea.

5. Datuak tratatzeko helburuak

Gaztezulo Kooperatibak hainbat eginkizun aurrera eramateko (online eta off line) datuak bildu behar ditu. Bilketa hauen helburuak honako hauek dira:

  • Bazkideak/Harpidedunak/Lagunak: Gaztezulo harpidedun, bazkide edo lagun izateko eskaria egiten baduzu, jakinarazi nahi dizugu ematen dituzun datuak Gaztezulo Kooperatibak tratatuko dituela. Tratamendu honen helburuak  honako hauek dira: Gaztezulo Kooperatibarekin harpidedun edo bazkide gisa duzun harremana kudeatzea; jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuna ematea; zurekin harremanetan jartzea baliabide desberdinak erabiliz (posta elektroniko edo arrunta, telefonoa, berehalako mezularitzako aplikazioak,…); Kooperatibak baliagarritzat jotzen duen informazioa eta Gaztezulo Kooperatibaren jarduerari buruzko informazioa bidaltzea eta Gaztezulo Kooperatibari legez dagozkion funtzio guztiak betetzea. Bazkidetza egiteak tratamendu hauek onartzea dakar.
  • Interesdunak / Eskatzaileak: Gaztezulo Kooperatibarekin kontaktuan jarri bazara, webguneko formularioak erabiliz edo beste baliabideren bitartez, Gaztezulo Kooperatibak jakinarazten dizu zure datuak honako helburu hauekin tratatuko dituela: interesdun gisa egindako eskaria edo ekarpena kudeatzeko, zurekin harremanetan jartzeko eta Gaztezulo Kooperatibari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko. Interesdunak izena ematean Gaztezulo Kooperatibari bere datuak helburu hauekin kudeatzeko berariazko baimena ematen dio. Era berean, kontrakoa adierazi ezean, Kooperatibak (bere legezko interesan oinarrituta) zure interesekoa izan daitekeen informazioa bidaliko dizu.
  • Ekimenetan parte hartzea: Gaztezulo Kooperatibak antolatutako ekimenetan (lehiaketak, zozketak, e.a.) parte hartzen baduzu, jakinarazten dizugu ematen dituzun datuak Gaztezulo Kooperatibak tratatuko dituela, interesdunarekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzua modu egokian emateko eta Gaztezulo Kooperatibari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko. Sariduna gertatuz gero, zure identifikazio-datuak eta irudia argitaratuak izango dira. Era berean, zure kontakturako datuak Gaztezulo Kooperatibak dituen kolaboratzaile zuzenei komunikatuak izen daitezke (saria modu egokian kudeatu ahal izateko). Interesdunak izena ematean Gaztezulo Kooperatibari goian adierazitako baldintzetan bere datuak kudeatzeko berariazko baimena ematen dio. Kontrakoa adierazi ezean, Kooperatibak (bere legezko interesan oinarrituta) zure interesekoa izan daitekeen informazioa bidaliko dizu.
  • Curriculumak: Kooperatibak webgunetan dauzkan baliabideren bitartez, posta arruntez, posta elektroniko bitartez edo beste baliabideren bitartez curriculuma bidali badiguzu, Gaztezulo Kooperatibak jakinarazi nahi dizu zure datuak Kooperatibaren tratamendu sisteman gordeko direla. Zure datuak Kooperatibak burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira. Era berean, zure datuak Gaztezulo Kooperatibak hautaketa-prozesua egiteko kontratatu dezakeen hirugarren enpresa bati komunikatuak izan daitezke.

6. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak

Gaztezulo Kooperatibak dituen webguneetan sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak egon daitezke. Gaztezulo Kooperatibak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webguneetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Gaztezulo Kooperatibarekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den interesdunari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookieen politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Gaztezulo Kooperatibaren menpe.

7. Gaztezulo Kooperatiba sare sozialetan

Gaztezulo Kooperatibak Sare Sozial desberdinetan profilak ditu, Kooperatibarekin edo honen jarduerarekin lotutako zerbitzuak eta jarduerak zabaltzeko helburu nagusiarekin. Kanal horien bidez eskaintzen diren argitalpenak orientagarriak izango dira.

Erabiltzaileak bere sare sozialetan duen profilarekin Gaztezulo Kooperatibaren profiletan erregistratzean, berariazko baimena ematen dio Kooperatibari bere datu pertsonalak Pribatutasun Politika honen arabera tratatzeko.

Erabiltzaileak sare sozialen bidez borondatez emandako informazioa eta datu pertsonalak Gaztezulo Kooperatibak erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, erabiltzaileak egiten dituen kontsultei eta eskaerei erantzuteko, Kooperatibarekin edo honen jarduerarekin lotutako informazio eta komunikazioak bidaltzeko eta lehiaketak, zozketak, gonbidapenak eta antzeko jarduerak kudeatzeko erabil daiteke. Era berean, erabiltzaileak Gaztezulo Kooperatibari eta haren argitalpenei buruz duen iritzia edo balorazioa ezagutzeko eta, oro har, Gaztezulo Kooperatiba sare sozialetan duen presentzia kudeatzeko erabiliko da.

Erabiltzaileei jakinarazten zaie Gaztezulo Kooperatibaren sare sozialen bidez argitaratzen den informazioa eta edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, iruzkinak, mezuak edo beste material bat) sare sozialen beste erabiltzaile batzuen esku gera daitezkeela (hala badagokio, datu pertsonalak barne). Hirugarrenen datu pertsonalak erabiltzen dituen erabiltzaileak nahitaez eskatu behar du datu horiek tratatzeko baimena. Sare sozial bakoitzaren erabiltzaile-profila konfiguratzen denetik, erabiltzaileak kasu bakoitzean publiko egin nahi duen informazioa konfiguratu dezake, eman dituen baimenak ikusi, ezabatu edo desaktibatu, eta bere argitalpenak kudeatu, bere irizpidearen eta sare sozial bakoitza erabiltzeko arauen arabera.

Erabiltzailearen argitalpenek indarrean dagoen legedia, sare sozialek ezarritako pribatutasun politikak eta erabilera arauak eta Gaztezulo Kooperatibak duen pribatutasun politika bete beharko ditu. Honen erantzule bakarra erabiltzailea izango da. Gaztezulo Kooperatibak ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain erabiltzaile bakoitzak egiten dituen argitalpenei dagokienez. Gaztezulo Kooperatibak alde bakarrez eta aldez aurretik jakinarazi gabe ezabatuko ditu indarrean dagoen legedia, erabilera arauak eta ezarritako pribatutasun politikak urratzen dituzten edukiak, edo desegokitzat jotzen dituenak.

Gaztezulo Kooperatibak Facebook, Instagram, Twitter, YouTube eta beste sare sozial batzuetako profilak jarraitzen ditu, baina horrek ez du esan nahi horiekin inolako loturarik dagoenik.

Gaztezulo Kooperatibak beretzat gordetzen du bide honen bitartez jasotako mezu edo iruzkinei ez erantzuteko eskubidea. Gaztezulo Kooperatibak edozein unetan eta aldez aurretik abisatu gabe aldatu edo ezabatu ahal izango ditu bere sare sozialetan igorritako argitalpenak.

Jarraitzailea izatean edo sare sozialetan "gustatzen zait" sakatzean, onartzen duzu: 1) zure datu pertsonalak dagokion sare sozialaren pribatutasun politikaren inguruan tratatzea; 2) Gaztezulo Kooperatibak zure kontaktu zerrendan jasotako datuak eskuratzea; 3) Kooperatibak argitaratutako albisteak eta promozioak zure abisu eta jakinarazpenetan agertzea.

8. Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskari egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Gaztezulo Kooperatiba. Katalina Eleizegi, 36, 20009 Donostia (Gipuzkoa), telefonoa: 722 371 151 edo, bestela, kudeatzailea@gaztezulo.eus helbide elektronikoaren bitartez.

Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.

Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).

9. Segurtasun-neurriak

Gaztezulo Kooperatibak, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, interesdunei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Gaztezulo Kooperatibaren erantzukizunpekoak.

Interesdunak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko 722 371 151 telefono zenbakia edo kudeatzailea@gaztezulo.eus helbide elektronikoa erabili ditzake.

10. Indarraldia

Gaztezulo Kooperatibak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Gaztezulo Kooperatibak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria toki berean argitaratuko du, eta interesduna berehala ohartuko da. Horregatik, Gaztezulo Kooperatibak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

11. Jurisdikzioa

Gaztezulo Kooperatiba eta interesdunaren artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Gaztezulo Kooperatiba eta interesduna, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Interesdunak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webguneetan azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Gaztezulo Kooperatibak Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.