Gaizka Izagirreren film gomendioa: 'The Plague'

Gaizka Izagirreren film gomendioa: 'The Plague' Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkenaldiko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaizka-izagirreren-film-gomendioa-the-plague/@@download/image/Pantaila-argazkia 2026-09-07 183554.png
2026/09/10

Testua: Gaizka Izagirre

Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkenaldiko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko.
Gaizka Izagirreren film gomendioa: 'The Plague'

‘THE PLAGUE’
⭐⭐⭐⭐
(4/5)
Charlie
Polinger
95 minutu

Ez da bullyinga genero-proposamen baten barruan lantzen den lehen aldia (Let the Right One In suediarra da, ziurrenik, egin
den adibiderik berezienetako bat). The Plague film australiarrak, body horror azpigeneroa eta eskola-jazarpena uztartzen ditu
waterpolo kanpamentu baten testuinguruan, eta nerabezaroari zein bullyingari buruzko kontakizun gogor eta deserosoa
eskaintzen du. Istorioak Ben 12 urteko mutikoa du ardatz, hierarkia oldarkorren mende dagoen ingurune batean integratzen saiatzen
dena. Han, taldeak Eli izeneko ume bat baztertu, marjinatu eta etengabe umiliatzen du, “izurritea” izatea leporatzen diotelako.
Filmak planteatzen du benetako izua ez dela naturaz gaindikoa, soziala baizik. “Izurritea” kontzeptuak estigmaren metafora gisa
funtzionatzen du. Pelikula deseroso eta asaldagarria da, thriller psikologikoaren lengoaia erabiliz bullyingari buruz barrutik hitz
egiten duena.

Onena: Giroa.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizu: Let the Right One (Tomas Alfredson, 2018)