Gaizka Izagirreren film gomendioa: 'Obsession'

Gaizka Izagirreren film gomendioa: 'Obsession' Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkenaldiko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaiza-izagirreren-film-gomendioa-obsession/@@download/image/obses.jpg
2026/11/05

Testua: Gaizka Izagirre

Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkenaldiko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko.
Gaizka Izagirreren film gomendioa: 'Obsession'

'OBSESSION’
⭐⭐⭐⭐(4/5)
Curry Barker
100 minutu

Ez dago deabrurik, eta ezta munstrorik ere Obsession-en. Filmaren benetako munstroa maitasunaren mozorropean ezkutatzen da: desira posesiboa, bestearen askatasuna irentsi eta deuseztatu nahi duen indarra. Harreman toxikoen eta kontrolaren inguruko intriga xurgatzaile bezain kezkagarria da. Bearrek, Nikkirekin maiteminduta dagoen baina bere sentimenduak aitortzeko gai ez den gazteak, desioak betetzeko ahalmena duen objektu bitxi bat aurkitu eta Nikkik bera edozeren gainetik maitatzea eskatuko du. Abiapuntua ez da berritzailea, antzeko premisak dituzten dozenaka film egin dira. Baina Curry Barkerrek komedia erromantikoaren kodeak hartu eta haien azala urratzen du, satira ilun eta sakonki beldurgarria bihurtzeko. Etengabe txertatzen ditu ideia bisual, soinudun eta narratibo ausartak, eta horri esker filmak irudi eta une gogoangarriak uzten ditu. Urteko beldurrezko filma.

Onena: Inde Navarrette.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizu: Smile (Parker Finn, 2022).