Generorik gabeko jostailu erotikoak

Generorik gabeko jostailu erotikoak Gorputz guztiek dutelako plazererako eskubidea! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/generorik-gabeko-jostailu-erotikoak/@@download/image/enby-gender-neutral-sex-toy_dezeen_2364_col_6-930x600.jpg
2019/08/02
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Gorputz guztiek dutelako plazererako eskubidea!
Generorik gabeko jostailu erotikoak

Plazera eta erotikaren mundua oraindik ez da guztiz egokitu genero ez binarioko pertsonei. Horregatik, Wild Flower jostailu sexualen markak pauso bat eman du aurrera, eta generorik gabeko Enby izeneko jostailua asmatu berri du. Gorputz guztientzat balio du, eta estigmak zokoratzeko helburuarekin sortu dute.

Jostailu sexualen marka honen produktuak heziketa sexualean laguntzeko eginak dira, esperientzia positiboak eta denentzat gozagarriak bilatuz. Helburu horiei batu diete orain tabuak apurtzeko konpromezua; hala, Enby generorik gabeko jostailu sexualak aukera eskaintzen die genero ez binarioko erabiltzaileei plazer iturri berriak esploratzeko, eroso sentiaraziz.

Enby jostailua silikonaz egina dago, hiru abiadura ditu eta bost bibrazio patroi. Asko dira erabiltzeko aukerak, banaka ala binaka. Garrantzisuena da Enby edozein genero edota anatomiarekin erabili daitekeela; guztientzat balio du.