'Hil Kanpaiak' filmaren errodajea laster martxan!

'Hil Kanpaiak' filmaren errodajea laster martxan! Nafarroan izango da grabaketa eta irailean murgilduko dira buru-belarri filmaketa lanarekin. Imanol Rayo nafarraren bigarren film luzea izango denak, Eneko Sagardoy eta Itziar Ituño aktoreak elkartuko ditu besteak beste. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hil-kanpaiak-filmaren-errodajea-laster-martxan/@@download/image/Sin título-1.jpg
2019/08/28

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

Nafarroan izango da grabaketa eta irailean murgilduko dira buru-belarri filmaketa lanarekin. Imanol Rayo nafarraren bigarren film luzea izango denak, Eneko Sagardoy eta Itziar Ituño aktoreak elkartuko ditu besteak beste.
'Hil Kanpaiak' filmaren errodajea laster martxan!

33 ezkil, Miren Gorrotxategi azpeitiarraren lehen eleberria, zinemara eramango dute. Gorrotxategiren liburuan oinarritutako filma euskaraz grabatuko dute eta Imanol Rayo nafarra izango da zuzendaria. Rayoren bigarren filma izango da Hil kanpaiak; aurrekoa ere, Bi anai, liburu baten egokitzapena izan zen, Bernardo Atxagarena, kasu horretan.


Aktore zerrenda garrantzitsua biltzea lortu du gainera istorioa pantailaratzeko: Eneko Sagardoy, Itziar Ituño,  Josean Bengoetxea, Itsaso Arana, Yon Gonzalez, Asier Hernandez eta Iñigo Aranburu besteak beste.

Alba Produkzioak ekoizturiko thriller honek, drama familiar bat izango du ardatz eta baserrian lurperatua topatuko duten burezur batek hautsak harrotuko ditu. Familiako aitak -Ferminek- aurkikuntza misteriotsu hori deskubritu eta aste batzuk beranduago gainera, hilik azalduko da.