GAZTEZULO TOP 10: urteko albiste irakurrienak!

GAZTEZULO TOP 10: urteko albiste irakurrienak! Urtea amaitzera doa; zeintzuk izan ote dira gehien irakurri dituzuen albiste eta erreportajeak? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaztezulo-top-10-urteko-albiste-irakurrienak-2/@@download/image/top10.jpg
2019/12/23
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Urtea amaitzera doa; zeintzuk izan ote dira gehien irakurri dituzuen albiste eta erreportajeak?
GAZTEZULO TOP 10: urteko albiste irakurrienak!

Ona ala txarra iruditu zaizu 2019 urtea? Geroz eta gertuago dago 365 eguneko zikloari agur esateko unea. GAZTEZULOren webgunean milaka albiste, erreportaje, elkarrizketa eta bitxikeri partekatu ditugu zurekin, eta atzetik aurrera, hauek izan dira zuen kuttunenak!

ESKERRIK ASKO BESTE URTE BATEZ GUREKIN ONDO PASATZEAGATIK!!

10. POSTUAN: Nahiara Gago: “Ez zait nire buruari arropa kentzea gustatzen, kendu iezadazu demontre!”: Nahiara Gago (Errenteria, 1987) kazetaria ederto moldatzen da kameren aurrean. Zuzenekoak ditu maiteen eta horregatik erreportaje ugaritan ikusi dugu gai ezberdinen berri ematen. Egun ‘Gure Kasa’ saioan dabil bertara hurbiltzen diren gonbidatuei erronka zein baino zein bitxiagoak proposatzen. Guk luzatutakoan zer moduz moldatu ote da?

9. POSTUAN: Kikarakada proiektua jaio daUrte guztian zehar landu ondoren urrian erditutako proiektu honek sekulako arrakasta izan du. Dakizuen moduan, Euskal kulturaren hiru zutabe diren elkartasunak, sukaldaritzak eta arteak bat egiten duten proiektua da Kikarakada. Gure sormenetik beraien sormenerako zubia eraiki duena.

8. POSTUAN: Nola hezi seme feminista bat: Beste behin, albiste honek bere lekua topatu du rankinean. Seme bat feminismoan heztea ez da erraza, eta sarritan, haurrek mezu kontrajarriak jasoko dituzte gizartean. New York Times aldizkariak, psikologo eta bestelako adituen laguntzarekin, seme feministak hezteko hamar puntu zehaztu ditu; hamar puntu horiek, modu sinplean adierazten dute zer den haur bat feminismoan heztea.

7. POSTUA: X. GAZTEZULO bideo lehiaketa: Urtero bezala, bisita gehien jaso dituenen artean dugu X. GAZTEZULO Bideo Lehiaketa!! Aurten kalitate handiko bideoak jaso ditugu, eta ikustaldi pila izan dituzte. Zorionak!

6. POSTUA: Nola eman baja eliza katolikotik: Irailean kontatu genizuen moduan, Espainiar estatuak milioiak bideratzen dizkio urtean eliza katolikoari, lehentasuna duten hainbat beharren aurretik. Bataiatua izan bazara eta bidegabekeria honi aurre egiteko nahia baduzu hemen apostatatzeko jarraitu beharreko pausoak!

5. POSTUA: 'Zetak': Pello Reparazen proiektu berria!: Urte bukaeran Zetak izeneko talde berria jaio da; Pello Reparaz, gure abenduko protagonista Izarorekin batera da talde honen sortzailea; hau da unean egin genion elkarrizketa azkarra!

4. POSTUA: Berri Txarrak ranking: Onaz edo txarraz hitz egitea alferrikakoa da bere kalitatea aspaldi frogatu duen talde batekin. Jaione Dagdromerrek bere gustu pertsonalaren arabera eta Berri Txarrak taldearen ibilbide oparoaren omenaldi xume gisa talde nafarraren diskoak zerrendatu zituen apirilean. Zein da zure ordena?

3. POSTUA: Hauteskundeetako propaganda ez jasotzeko egin behar duzuna: Aurreko hauteskundeetan ozen entzun zen protesta; kanpaina bakoitzeko hiritarrek buzoietan jasotzen duten propaganda uholdea zentzugabekeria hutsa da. Horregatik, martxoan lege berria jarri zuten martxan, eta hala, urriko hauteskundeak ekiditea ezinezkoa izan arren, alderdien paperezko bonbardaketa behintzat saihesteko aukera izango dugu hemendik aurrera.

2. POSTUA: Kontzertu erraldoi bat iragarri du Berri Txarrak taldeak: Susmoa genuen aurtengo podiumera iritsiko zirela Berriko taldekideak, eta hala izan da. Hain zuzen, "Euskal Herrian ez dadila inor gelditu BTX ikusi gabe" adierazi zuen Gorka Urbizuk; eta hala izan zen. Kobetamendi lepo bete zen 'Ikusi Arte' taldeari agur esateko biran.

1. POSTUAN: Euskal Herriko mozorro biralak: lagundu egileak topatzen!: Eta aurtengo lehen postuan... Euskal Herriko mozorro biralak! Izkina guztietatik iritsi zitzaizkigun mozorro xelebre eta dibertigarrienen bideo eta argazkiak; zein izan zen zuen gogokoena?