Nahiara Gago: “Ez zait nire buruari arropa kentzea gustatzen, kendu iezadazu demontre!”

Nahiara Gago: “Ez zait nire buruari arropa kentzea gustatzen, kendu iezadazu demontre!” Nahiara Gago (Errenteria, 1987) kazetaria ederto moldatzen da kameren aurrean. Zuzenekoak ditu maiteen eta horregatik erreportaje ugaritan ikusi dugu gai ezberdinen berri ematen. Egun ‘Gure Kasa’ saioan dabil bertara hurbiltzen diren gonbidatuei erronka zein baino zein bitxiagoak proposatzen. Guk luzatutakoan zer moduz moldatu ote da? https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2019/05/21
elkarrizketa
Nahiara Gago (Errenteria, 1987) kazetaria ederto moldatzen da kameren aurrean. Zuzenekoak ditu maiteen eta horregatik erreportaje ugaritan ikusi dugu gai ezberdinen berri ematen. Egun ‘Gure Kasa’ saioan dabil bertara hurbiltzen diren gonbidatuei erronka zein baino zein bitxiagoak proposatzen. Guk luzatutakoan zer moduz moldatu ote da?

  • Zein da zure film erromantiko gogokoena?
    Casablanca (Michael Curtiz, 1942) da nire film gogokoena, askotan galdetzen diot nire buruari: Ilsa banintz, hegazkinera igoko al nintzateke?
  • Eta noizbait bero-bero jarri zaituen telesaila?
    Aitortzeak lotsa ematen badit ere Game of Thrones (David Benioff, D. B. Weiss, 2011). Jon Snow beroki iletsu horiekin, elurretan egiten duen hotzarekin eta inguru basati horietan… Nire irudimenak hegan egiten du!
  • Noiz eman zenuen zure lehen muxua?
    Egia esateko ez dut adina gogoratzen, 15 urte izango nituen? Baina ondo gogoratzen dut desilusio handia hartu nuela, ez zitzaidan gustatu. Hainbeste misterio honetarako? Baina adinarekin muxuen inguruko beste mundu bat ezagutu dut.
  • Joango al zinateke zita batera itsu-itsuan?
    Ezta pentsatu ere! Ez naiz fidatzen, eta serieko hiltzaile bat bada?
  • Inoiz eman al dizute kalabazarik?
    Haserretzen naizenean oso pronto txarra izaten dut, nik uste dut horregatik inork ez duela adorerik izan kalabazak emateko!
  • Sexuan izan duzun esperientziarik gozagarriena?
    Izan dut, baina onena etortzeko dagoela pentsatzea gustatzen zait!
  • Inoiz erabili al dituzu zure abesteko gaitasunak ligatzeko?
    Eskerrik asko dohain berezi bat dudala pentsatzeagatik, kontua da abesten hastean lagunek ere ospa egiten didatela.
  • Zita batean, zuk ematen al duzu lehen pausoa ala nahiago besteak aurrea hartzea?
    Adi! Argi gelditu da ligatzen ez naizela ondo moldatzen, baina zita batean dezente irabazten dut. Iniziatiba handia dut baina iniziatiba dutenak gustatzen zaizkit, bestela aspertu egiten naiz.
  • Maniarik ba al duzu oheratzerakoan?
    Ez zait nire buruari arropa kentzea gustatzen, kendu iezadazu demontre!
  • Etxeko zein txoko da zuretzat onena sexurako?
    Guzti, guzti, guzti, guzti, guzti, guzti, guztiak!
  • Aurretik beroketak bai ala zuzenean ekintzetara?
    Beroketak beti, hor sortzen baita magia eta magiarik gabe niretzat ekintza zuzenak ez du zentzurik!
  • Zein da inoiz egin dizuten proposamenik zoroena?
    “Kaixo Nahiara! Jaione naiz, GAZTEZULO aldizkariko erredaktorea. Proposamen batekin natorkizu. Aldizkarian elkarrizketatu nahiko nizuke, zehazki Sexumatoia izeneko atalerako”.