Nola eman baja eliza katolikotik

Nola eman baja eliza katolikotik Espainiar estatuak milioiak bideratzen dizkio urtean eliza katolikoari, lehentasuna duten hainbat beharren aurretik. Bataiatua izan bazara eta bidegabekeria honi aurre egiteko nahia baduzu hemen apostatatzeko jarraitu beharreko pausuak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/nola-eman-baja-eliza-katolikotik/@@download/image/apostasia-darse-de-baja-desafiliarse-iglesia-presupuesto-estado-laico.jpg
2019/09/09

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Espainiar estatuak milioiak bideratzen dizkio urtean eliza katolikoari, lehentasuna duten hainbat beharren aurretik. Bataiatua izan bazara eta bidegabekeria honi aurre egiteko nahia baduzu hemen apostatatzeko jarraitu beharreko pausuak.
Nola eman baja eliza katolikotik

Pobrezia eta zerbitzu publikoen pribatizazioa handituz doan bitartean, Estatu Espainiarrak diru-laguntza zuzen eta zeharkakoekin milioiak bideratzen dizkio urtean eliza katolikoari. Gainera, elizak zenbat eta dizipulu gehiago izan orduan eta indar handiagoa du. Agian ez duzu orain arte planteatu ere egin, baina haur zinela bataiatu bazintuzten katolikoa zara hori praktikara eraman ez baduzu ere, eta beraz, elizaren jarraitzaileen artean zaude.

Nola eman baja eliza katolikotik
Hau irakurtzeak sumindura sortzen badizu eta elizak dituen pribilegioak toleratzen ez badituzu apostatatzeko burutu beharreko tramitea zein den azalduko dizugu. Aipatu bezala, egun gutxi dituen haurra bautizatzen denean katolizismoa eskuratzen du nahiz eta aukeratzeko adina duenean ez praktikak jarri. Paperetan ume hori katolikoa da bajan ematen den arte. Elizak ordezkagarritasun masibo hori erabiltzen du bere pribilegioei eusteko.

Lehen pausua: eskutitza entregatzea
Hasteko eliza katolikoa uzteko zure erabakia azaltzen duen eskutitza aurkeztu behar duzu katoliko bezala azaltzen zaren erregistroak aldatzeko eskatuz. Eskutitzak ez lituzke justifikazio gehiegi eduki behar, erabakia intimoa baita eta ez da beharrezkoa azalpenak ematea. Garrantzitsua da eskutitzean bataioaren datuak azaltzea (parrokia, gutxi gora beherako data edo behintzat urtea).

Bataiatu zintuzten parrokiaren elizbarrutira bidali beharko da eskutitza. Korreoz bidali daiteke edo pertsonalki eskura entregatu, baina modu batean edo bestean gomendagarria da eskutitza entregatu duzula frogatzen duen egiaztagiri bat edukitzea. Korreoz bidaltzea erabakitzen baduzu egin modu ziurtatuan eta eskuz entregatuz gero eraman zigilu batekin kopia.

Bigarren pausua: pazientzia eduki
Bidalitako eskutitzak aldeko erantzuna behar du bost egunen buruan. Zoritxarrez, ez da egun horiek errespetatu dituen kasurik iritsi gure belarrietara, baina 15 egunen buruan erregistroen modifikazioa tramitatzen ari dela esaten duen erantzuna iritsi daiteke.

Inongo erantzunik jaso ez baduzu bi bide posible daude: kontaktu informal bat egiten saiatu (telefonoz izan daiteke) diozesiarekin zure tramitearen egoera kontsultatzeko, edota Datu Pertsonalen Baserako erakundean salatu. Aukera bateragarriak izan daitezke, lehendabizi telefonoz deituz eta erantzunik jaso ezean salaketa jarriz. Hori bai, gogoratu salaketa ipintzeko eskutitza bidali zenaren egiaztagiria beharrezkoa izango dugula zure hitza ezbaian jarri ez dadin.

Erantzunen bat jasotzen baduzu ziurrenik hauetakoren bat izango da:
Diozesira aurkezteko gonbidapena zure identitatea frogatzeko edota modu pertsonalean uko egiteko katoliko izateari. Bertara hurbiltzeko aukera bazenu gomendagarria da, tramiteak azkartzeko.

Apaiz, obispo edo bikarioarekin zuzenean hitz egiteko gonbidapena zuk tramitea ez burutzeko euren saiakerak egin ditzaten. Ez da beharrezkoa zure erabakiaren azalpenak ematea eta beraiek, besterik gabe zure erregistroak eguneratu beharko lituzkete.

Eskutitzak egungo diozesiaren helbidera bidali behar dela dioen abisua eta ez bataioa egin zenuenekora ohartarazten dizun abisua ere iritsi liezazuke. Hasiera batean traba burokratiko bat badirudi ere, tramitea erraztu lezake ondoren pertsonalki joateko beharra izango bazenu.

Eskaera martxan dagoela dioen abisua. Dena ongi doa eta zure eskaera abian da.

Hirugarren pausua: Ziurtagiria jaso
Azkenik, etxera iritsiko zaizu ziurtagiri bat esanez eskatutako aldaketak burutu direla. Bataioko agiriaren fotokopia bat da iristen dena izkina batean dimisioaren ohar batekin. Orain bai, zorionak! Eliza katolikotik kanpo zaude!