Guiness errekorra lortutako munduko autobusik luzeena

Ohiko autobusek hamar edo hamabi bat metro izaten dituzte luzeran eta 120 bidaiari ingururentzako tokia. 1989an eraikitako autobusak, ordea, aise gainditu zituen neurri horiek.
Herbereheetan eraiki zuten DAF Super CityTrain izeneko ibilgailua, 32,20 metroko luzera eta 350 bidaiarirentzako tokia zuena. 28 tonako pisua zuen ibilgailuak, hutsik. Kongoko Kinshasa hirian ibiltzeko diseinatu zuten eta Guinnes Errekorren liburuan sartu zuten, munduan inoiz eraikitako autobus handiena zela eta. Antza denez, bi mota zeuden: bata, atoi bakarrekoa, eta bestea, "super" izena zeukana eta bigarren atoia zuena.
Autobus konpainia nazionala kolapsatu ondoren sortu zen 1989ko CityTrain proiektua. Milaka lagun garraiorik gabe geratu ziren eta ezinegona eragin zuen horrek. Ibilgailuak 350 lagun garraia zitzakeen ofizialki (110 eserita eta 140 zutik lehen atoian, eta 60 eserita eta 40 zutik bigarrenean), baina 600 bidaiari ere izan omen ziren aldi berean.
Bidaia atsegina izate aldera, bozgorailuetan musika izaten zen nagusi. Segurtasuna ere aintzat hartzekoa izaten denez, abiadura muga 42 kilometro ordukoa izaten zen.
Gaur egun ohituagoak gaude autobus artikulatu eta luzeetara, baina garai hartan ezohikoa izango zen, bai!