Hauteskundeetako propaganda ez jasotzeko egin behar duzuna

Hauteskundeetako propaganda ez jasotzeko egin behar duzuna Buzoiak zuzenean zaborretan amaituko duten paperez gainezka amaitzea ekidin nahi duzu? Posible da! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/hauteskundeetako-propaganda-ez-jasotzeko-egin-behar-duzuna/@@download/image/buzones.jpg
2019/09/19
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Buzoiak zuzenean zaborretan amaituko duten paperez gainezka amaitzea ekidin nahi duzu? Posible da!
Hauteskundeetako propaganda ez jasotzeko egin behar duzuna

Aurreko hauteskundeetan ozen entzun zen protesta; kanpaina bakoitzeko hiritarrek buzoietan jasotzen duten propaganda uholdea zentzugabekeria hutsa da. Horregatik, martxoan lege berria jarri zuten martxan, eta hala, urriko hauteskundeak ekiditea ezinezkoa den arren, alderdien paperezko bonbardaketa behintzat saihesteko aukera izango duzu.

Hain zuzen, propaganda horrek balio duen dirutza publikoaz gain, herritar asko kezkaturik daude paper guzti horren erabilerak ingurugiroan duen eraginarekin. Beharrezkoa ote propaganda guzti horren bidalketa, gehiena ireki ere egin gabe zakarretan amaitzen badu? Paperezko inbasioa ekidin nahi baduzu beraz, jarraitu pauso hauek urriaren 5a baino lehen:

1. Lehenik eta behin, ziurtagiri elektronikoa edo Cl@ve PIN izenekoa behar duzu. Ez baduzu, lasai; link horietan klik eginda, erraz topatuko dituzu gako horiek lortzeko jarraibideak.

2. Behin ziurtagiria ala Cl@ve PIN gakoa lortuta, INE-ren web honetan sartu behar duzu; bertan, eskubian, bi aukera agertuko dira, lehena ziurtagiri elektroniko bidez aurrera egiteko eta bigarrena gakoarekin jarraitzeko. 

3. Identifikatu ondoren, zure datuak topatuko dituzu, eta behean, link bat agertuko da; bertan klikatuta, zure propaganda jasotzeko edo ez jasotzeko aukera irekiko zaizu.

4. Klik egiterakoan, bi aukera sinple agertuko dira: gehitua (incluido) ala baztertua (excluido). Bigarrena sakatuta, propaganda bidalketatik kanpo geldituko zara. 

5. Amaitzeko, behean agertzen den botoiari sakatu eta zure aukera aldaketa balioztatzen duen frogagiria deskargatu dezakezu. Listo!