'Zetak': Pello Reparazen proiektu berria!

Instagram Stories-en bitartez erabaki zuen proiektu honen berri ematea eta bide batez, erabiltzaileei galderak egiteko tartea ere eskaini zien:
-Zer da Zetak?
Pello Reparaz: Urte amaieran argia ikusiko duen musika talde bat izango da; Instagram kontu hau gainera, sormen prozesu guztia elkarbanatzeko intentzioz sortu da. 0-tik honelako proiektu bat nola sortzen den ikus dezazuen.
-Kontzertuak egongo dira?
P.R. Jakina baietz, inongo zalantzarik gabe gainera! Kontzerturik gabe ez naiz ezer, sormen prozesu guzti honen amaierako helburu nagusia hori da, kontzertuak eskaintzea.
-Abesterik prest?
P.R. Ideia asko ditut buruan. Bi egun barru hegazkina hartu eta kanpora noa hilabetez, bakar-bakarrik abestiak idaztera.
-Estilo berriak jorratuko dituzue?
P.R. Aldaketarako eta esperimentatzeko gogoa daukat, abestiak idazten hasi eta ekoizteko, baina gauza bat argi izan, barru-barruan dudana egiteko gogoa daukadala.
-Zenbat kide izango zarete?
P.R. Hori abestiek esango dute, zenbat musikari behar diren eta abar. Abestiek esango dute guzti hori.
-Zer esan nahi du Zetak?
P.R. Guztia argitzeko testu bat prestatzen ari naiz, guzti honek oinarri bat duelako, baina gauza bat argi izan: ezberdina bazara, ongi etorria izango zarela!
-Euskarazko taldea izango da?
P.R. Bai. Bihotzak eskatzen dit guztia euskaraz idaztea. 100%.