Erabiltzaileen datuak salgai

Erabiltzaileen datuak salgai https://www.gaztezulo.eus/albisteak/erabiltzaileen-datuak-salgai/@@download/image/2016-04-27t2027_1472628008.jpg
2016/08/29
berria
Erabiltzaileen datuak salgai
Facebookek WhatsApp irentsidu; zure datuak babestu nahi badituzu, jarraitu honako gomendioak.

Mark Zuckerbergen sare sozialak zailtasunikgabe irentsi du WhatsApp telefonoetarako app-a, eta hemendik aurrera, guremugikorreko datuak bere egingo ditu, telefono zenbakia barne. Dagoenekoerabiltzaile askok jaso dute WhatsAppen baldintzak berritzeko mezua, etabertan, Facebooki onespena emateko aukera eskaini du aplikazioak. Oraingozeskaerari uko egiteko aukera eman dute, nahiz eta epe luzean Facebookekbesterik gabe jasoko dituen gure datu guzti horiek.


Geroz eta nabariagoa da sare sozialetako enpresa erraldoiek berenerabiltzaileek eskainitako datu pertsonalekin negoziaketak egiten dituztela;guk onartutako balditza zerrena luze eta ulerkaitz horien atzean, inolakokontrolik gabe oparitzen dizkiegu gure izen-abizenak, kontaktuak, gustuak etaoinarrizko informazio guztia.


Datu horiek oso baliagarriak dira Internetenuretan dabiltzan marrazoentzat; horiei esker ateratzen zaigu hamaika biderbehin interes handirik gabe begiratu dugun soineko hori, edota oporretarajoateko bila ibili garen hotelen eskaintza hura. Egun, webgune eta sareetanikusten dugun publizitatea ez da arbitrarioa, gure gustuetara erabategokitutakoa baizik.


Poliziak ohartarazi du oraingoz posible delaFacebook erraldoiari oinak gelditzea, eta beraz, zure datuak sare sozialakxurgatzerik nahi ez baduzu, hauek dira jarraitu beharreko pausoak:

 

1. Baldintzak berritzeko mezua iritsi bazaizueta erantzun ez baduzu: oraindik garaiz zabiltza. Nahikoa duzu Informazioaelkarbanatu botoia ez sakatzearekin.

2. Botoi hori dagoeneko sakatu baduzu, lasai:
oraindik 30 egun dituzu atzeraegiteko. Horretarako,
ezarpenetara joan, han kontua aukeratu eta datuak partekatzeari uko egin. (Gazteleraz: Ajustes > Cuenta > Compartir información dela cuenta eta ezeztatu aukera / Frantsesez: ajustement > raconte > partager les informations de compte).

OHARRA: Aukera horrekin, gure telefonoa Facebooken esku egotea galaraztea lortukodugu, baina denbora kontua da; zure datuak sarean egoterik nahi ez baduzu,beste app batzuetara jo, hala nola, Telegram.


- Sare sozialetaz eta pribatutasunaz gehiago jakin nahi? Klikatu hemen!