Adimen Artifizialaren bidez sortutako modeloekin egindako lehen edertasun lehiaketa ospatuko da

Adimen Artifizialaren bidez sortutako modeloekin egindako lehen edertasun lehiaketa ospatuko da Bai, bai, “miss AA” moduko bat ospatzekotan dabiltza. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/adimen-artifizialaren-bidez-sortutako-modeloekin-egindako-lehen-edertasun-lehiaketa-ospatuko-da/@@download/image/Aitana.jpg
2024/04/25
Bai, bai, “miss AA” moduko bat ospatzekotan dabiltza.
Adimen Artifizialaren bidez sortutako modeloekin egindako lehen edertasun lehiaketa ospatuko da

World AI Creator Awards” ekitaldiaren barruan, —euskaraz AAren sortzaileei sariak litzateke— ospatuko da. Egitasmo honen helburua Adimen Artifizialeko tresnak sortu dituztenei aitortza egitea da. Ekitaldian askotariko kategoriak aurkitu litezke eta horietako bat, bai, "Miss Adimen Artifiziala" da.

Eta zuk esango diguzu, nola koroatuko dute "miss" moduko hau? Dirudienez balioan bere “edertasuna” jarriko da, baita berau sortzeko erabilitako teknologia eta sare sozialetan izan duen zabalkundea. Izan ere, modelo artifizial hauetako batzuk sekulako ospea irabazi dute; horren adibide da Aitana Lopez, espainiar sorkuntza. Bere Instagrameko kontuan 300.000 jarraitzaile ditu eta bertan, erabat faltsua den bizitza erakusten du.


Ez da sari hauen berrikuntza bakarra. Izan ere, epaimahaikideen zati bat Adimen Artifiziala izango baita, hau da, erdia gizakiak, erdia “robotak”.

Egun, sari hauetara aurkezteko izen-ematea irekia dago, beti ere AA bidez sortutako modelo bat baldin baduzu eta adin nagusikoa bazara. Proposamen irabazleak 5.000 dolar irabazteko aukera du. Jasotako proposamen guztien artean, antolatzaileek hamar modelorik onenak hatutako dituzte eta irabazlea maiatzaren bukaeran iragarriko dute online egingo den
zeremonia batean.