Giza eskubideen inguruko TikTok lehiaketa jarri dute martxan

Giza eskubideen inguruko TikTok lehiaketa jarri dute martxan EAEko 14 eta 16 urte arteko gazteek parte har dezakete, eta giza eskubideei buruzko bideo bat igo beharko dute TikTokera maiatzaren 31ra bitarteko epean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/giza-eskubideen-inguruko-tiktok-lehiaketa-jarri-dute-martxan/@@download/image/lehiaketa b planeta.png
2024/04/25
EAEko 14 eta 16 urte arteko gazteek parte har dezakete, eta giza eskubideei buruzko bideo bat igo beharko dute TikTokera maiatzaren 31ra bitarteko epean.
Giza eskubideen inguruko TikTok lehiaketa jarri dute martxan

Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, Unesco Etxearen laguntzarekin eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, gazteen artean giza eskubideen gaiari buruzko hausnarketa eta sorkuntza pizteko lehiaketa antolatu du. Gipuzkoan, Bizkaian edo Araban bizi diren 14 eta 16 urte arteko gazteek parte har dezakete, banaka, binaka edo taldean.

Giza eskubideei buruzko bideo bat sortu beharko dute parte-hartzaileek, 20 segundo eta minutu bitarteko iraupena duena. Bideoa euskaraz edo gaztelaniaz sortua izan daiteke. Bideoa TikToken argitaratu beharko dute, #eskubideakikasten traola erabiliz eta @eskubideakikasten aipatuz. Horretaz gain, webguneko formularioa bete beharko da. Parte hartzeko azken eguna maiatzaren 31 izango da.

Kategoria bakoitzak, euskarazkoak zein gaztelaniakoak, sari bat izango du. Parte-hartzaile bakoitzak lehiaketako kategoria batean edo bietan parte hartu ahal izango du. Irabazleek opari-txartel bat jasoko dute Txalaparta argitaletxearen dendan trukatzeko. Irabazlea 2024ko ekainean ezagutaraziko dute Asmoz Fundazioaren sare sozialen bidez.

Lehiaketaren oinarriak hemen kontsulta daitezke.