Gaur hasiko da Gipuzkoa Bertsotan, Eskoriatzan

Gaur hasiko da Gipuzkoa Bertsotan, Eskoriatzan Bihar saio bana izango da Gabirian eta Zestoan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaur-hasiko-da-gipuzkoa-bertsotan-eskoriatzan/@@download/image/GB.jpg
2024/04/25
Bihar saio bana izango da Gabirian eta Zestoan.
Gaur hasiko da Gipuzkoa Bertsotan, Eskoriatzan

Gaur hasiko da, Eskoriatzan, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Udaberriko fasea bi multzotan jokatuko da; saioak A eta B multzotan banatuta daude. Eskoriatzako saioa A multzokoa da, eta zortzi bertsolariz osatutako bakarra izango da. Bertsolari hauek ariko dira kantuan: Andoitz Urdapilleta Gurrutxaga, Antton Fernandez Lasa, Asier Ibarguren Amondarain, Emaitz Murua Arzallus, Joar Garate Rueda, Jon Mata Etxaniz, Libe Goenaga Arrieta, eta Peru Aiartza Cajaraville. Iker Iriarte Iribar ariko da gai-jartzaile lanetan.

Bihar, berriz, beste bi saio izango dira, bata Zestoan eta bestea Gabirian. Zestoan honako hauek arituko dira kantuan: Amets Aizpurua Mancisidor, Eneko Araiztegi Agirre, Eneko Beretxinaga Laskurain, Haizea Arana Cardenal, Julen Zulaika Alkorta eta Oihana Arana Cardenal. Gai-jartzailea Haritz Alberdi Alberdi izango da.

Gabiriako saioan kantatuko duten bertsolariak hauek izango dira: Aitor Tatiegi Loidi, Aitor Zubikarai Salegi, Andoni Mujika Izagirre,  Maider Arregi Markuleta, Urko Egaña Calderon eta Uxue Fernandez Lasa. Gai-jartzailea Irati Sanchez de Arevalo Pikasarri izango da.

Bertsolarien lana puntuatu ahal izateko epaile taldea ere lanean arituko da kanporaketetan. Epaile hauek arituko dira Eskoriatzan eta Zestoan: Estitxu Agirre Agirre, Ion Martinez Ugarteburu, Mikel Urteaga Azkue eta Oihana Aranguren Etxaniz. Gabiriako saioan, aldiz, epaile hauek izango dira: Leire Beloki Lizarralde, Maite Sukia Olano, Mikel Lersundi Ayestaran eta Unai Muniain Caballero.

Hiru saio hauetarako sarrerak agortuta daude baina datozen saioetakoak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.