Sortzaile gazteei zuzendutako 'Udako Ola' ekainaren 24tik 29ra izango da, Lekeition

Sortzaile gazteei zuzendutako 'Udako Ola' ekainaren 24tik 29ra izango da, Lekeition Sortzaileekin tailerrak eta kultur emanaldiak izango dituzte. 18 eta 29 urte arteko gazteek eman dezakete izena. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sortzaile-gazteei-zuzendutako-udako-ola-ekainaren-24tik-29ra-izango-da-lekeition/@@download/image/udako ola.png
2024/04/25
Sortzaileekin tailerrak eta kultur emanaldiak izango dituzte. 18 eta 29 urte arteko gazteek eman dezakete izena.
Sortzaile gazteei zuzendutako 'Udako Ola' ekainaren 24tik 29ra izango da, Lekeition

Loraldia duela bi urte hasi zen kulturaren transmisioari tokia egiten uda giroan, eta aurten hirugarren edizioa izango du Udako Olak. Ekainaren 24tik 29ra gazte talde bat Lekeition elkartuko da, eta kultur profesionalekin harremanetan eta sorkuntzan aritzeko aukera izango dute.

18 eta 29 urte bitarteko gazteek har dezakete parte, eta transmisio tailer teoriko-praktikoak jasoko dituzte alor ezberdinetako sei sortzailerekin: Ane Labakarekin sormenaz arituko dira, Leire Vargasekin hitzaren bueltan, Ibil Bedi taldeko Amets Arangurenekin soinuaz, Josu Martinezekin irudiaz, Dantzaz taldearekin gorputzaz, eta Sormen Kolektiboa egingo dute Edurne Azkaraterekin. Tailerrak 9:30etik 14:00etara eta 16:00etatik  18:00etara izango dira.

Sormen Astea ere izango dute, eta egunero ikuskizun bat ikusteko aukera izango da, arratsaldez. Honako hauek eskainiko dituzte emanaldiak: Unai Elorriaga eta Josu Aurrekoetxea, Gari, Anari, Maialen Lujanbio eta Dantzaz. 

Gazteek Lekeitioko Trinkete aterpetxean hartuko dute ostatu. Prezioa 300 eurokoa da, formakuntza tailerrak, emanaldiak, ostatua, eta otorduak barne, afariak izan ezik. Bizkaitarrentzat edota lagun batekin batera doazenentzat merkeagoa izango da. Gehienez hamabost laguneko taldea osatuko dute.

Izena emateko formularioa bete beharko da.