Zientzia fikzioa eta fantasia uztartzen dituzten animaziozko zenbait telesail udan gozatzeko

Zientzia fikzioa eta fantasia uztartzen dituzten animaziozko zenbait telesail udan gozatzeko "Streaming" eskaintza horren zabala izatera iritsi da, animazioan bakarrik hamaika telesail eta film interesgarri aurki daitezkeela. Zabor asko ere egon daiteke, ordea. Horregatik, helduentzako animaziozko zenbait telesail interesgarri gomendatu nahi dizkizugu udan gozatu ditzazun. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zientzia-fikzioa-eta-fantasia-uztartzen-dituzten-animaziozko-12-telesail-udan-gozatzeko/@@download/image/IMG_1133.JPG
2021/07/29

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

"Streaming" eskaintza horren zabala izatera iritsi da, animazioan bakarrik hamaika telesail eta film interesgarri aurki daitezkeela. Zabor asko ere egon daiteke, ordea. Horregatik, helduentzako animaziozko zenbait telesail interesgarri gomendatu nahi dizkizugu udan gozatu ditzazun.
Zientzia fikzioa eta fantasia uztartzen dituzten animaziozko zenbait telesail udan gozatzeko

Euren esperimentazio, gai interesgarri eta estetika originalagatik aukeratu ditugu. Nork esan du animazioa umeen kontua dela?

Primal
Elkarrizketarik ez duen harribitxia da, historiaurreko garai zehaztugabe bezain irreal batean kokatzen dena. Bertan, gizakiak dinosauroekin bizi dira. Magia ukituak ere badaude, nahiz eta guztia eromenezko basakeria batean laburbiltzen den. Hunkigarritasun sinesgarria helarazten du telesailak, ezinbestekoa mundu anker horretan. Azken finean, gizon eta dinosauro baten arteko laguntasun berezi eta bakarra kontatzen du. HBOn ikusi daiteke. 

Rick y Morty
Helduentzako egungo animazio telesail ezagunena da beharbada. Bertan zientzia fikzioa dago, satira eta egoera absurdo asko. Irudimenez beteak daude atal bakoitza, gidoiak ezin barregarriagoak dira eta bere estetika bakarra da. Dimentsio ezberdinetako bidaiak gustuko badituzu telesail bikaina da hau. HBOn ikusi daiteke.
 

Futurama
Hau ere ezaguna da, baina ez du horregatik gutxiago merezi. Hemen ere zientzia fikzioa eta satira nahasten dira egoera komiko gogoangarriak utziz. Denboratxo bat badu ere telesail honek, izugarri ondo zahartu da. Disney+en ikusi daiteke. 

Tron: Uprising
Irudi errealeko bi filmen jarraipena bezala planteatu zen. Zoritxarrez, frankiziaren jarraipenaren plana zapuztu egin zen eta telesailak 19 ataleko denboraldi bakarra du, baina merezi du. Red diktadorearen aurkako erresistentziaren tripak ezagutuko ditugu estetika zoragarri batekin. Disney+en ikusi daiteke. 

Evangelion
Animearen klasiko bat, modaz pasatzen ez dena dituen geruza anitzengatik eta kutsu erlijiosoko esanahi metafisikoengatik. Telesail honek baditu bere urteak, baina oraindik eztabaidak sortzen ditu eta merezi du behin bada ere ikustea. Zientzia-fikzio zalea bazara ikusi beharreko horietako bat. Netflix-en ikusi daiteke. 

Love, Death & Robots
Telesail honek estetika eta estilo anitz erakusten ditu atal bakoitzean. Izan ere, bakoitza sortzaile ezberdin batena da. Tonu ezberdinak ditu: zientzia fikziozko tragediatik, etorkizuneko satira bateraino. Horregatik telesaila irregularra bada ere, merezi du ikustea, atal batzuk maisulanak baitira. Netflix-en ikus daiteke. 

One Punch Man
Zerrenda honetan ehundaka eta ehunda fantasia eta zientza fikziozko telesail izendatu genitzazte, baina bat aukeratu behar banu honekin geratuko nintzateke. Saitama, ukabilkada batez edozein areriori irabazi diezaiokeen super heroia da. Horrek ordea, zoriontasuna beharrean sekulako apatia eragin dio, ez baitu bere mailako areriorik topatzen. Paraodia moduan aurkeztuta, ziur irribarre bat baino gehiago aterako dizkizula. Netflix-en eta Amazon Prime Video-n ikusi daiteke.

Undone
Ez du parekorik harribitxi honek. Rotoskopio teknikarekin egina, hau da, irudien gainean eraikitako marrazkiekin. Bertan, neska gazte baten istorioa kontatzen du. Izan ere, istripu baten ondoren denbora ohikoa ez den moduan hautematen hasiko baita. Sentsazio hau efektu hauluzinogenoekin erakusten da. Amazon Prime Video-n ikusi daiteke. 

Beastars
Murder mistery generoaren pautak dituen animea da, kasu honetan protagonistak animalia antropomorfoak direlarik. Hau  telesailak metafora bezala erabiliko du. Hemen harrapakariak beste animaliekin akordio batera iritsi dira hauek jan ez ditzaten. Egun batean, ordea, alpaka bat, bortizki eraila azaltzen da, mundu hau hankaz gora jarriz. Netflixen ikusi daiteke.