Krisi klimatikoak pobrezia nabarmenduko du

Krisi klimatikoak pobrezia nabarmenduko du Munduko diru-sarrerak %19 murriztuko direla baieztatu du ikerketa berri batek. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/krisi-klimatikoak-pobrezia-nabarmenduko-du/@@download/image/pexels-markusspiske-2990654.jpg
2024/04/26
Munduko diru-sarrerak %19 murriztuko direla baieztatu du ikerketa berri batek.
Krisi klimatikoak pobrezia nabarmenduko du

Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa batean, Postdam Institutuko ikertzaileek, krisi klimatikoaren eragina aztertu dute. Behatu dutenaren arabera, aldaketa klimatikoa dela-eta, mundu mailako diru-sarrerak %19 murriztuko omen dira datozen 25 urteetan.

Planeta, egunero egunero, bizirauteko borrokan dabil, baina gunerik behartsuenak eta berotze efektuan ardurarik gutxien dutenak dira krisi klimatikoaren ondoriorik latzenak pairatuko dituztenak.

“Gure analisien arabera, datozen 25 urteetan klima aldaketak izugarrizko kalte ekonomikoak eragingo ditu munduko ia herrialde gehienetan, eta oso garatuta dauden herrialdeetan ere izango du eragina, adibidez Alemania edo Estatu Batuetan. Azken hauetan ere diru-sarrerak murriztuko dira, kasu hauetan %11 eta Frantzian adibidez %13”,  baieztatu du LeonieWenz-ek, ikerketaren autoreetako bat den klimatologo eta ekonomistak.

Ikerketak, gainera, ezagutzera eman du, epe motzean, krisi klimatikoak koste gehiago sortuko dituela, klima aldaketari irtenbidea emateko erabakiek baino.

Estimatutakoaren arabera, 2050. urterako, mundu mailako ekonomiari, Pariseko akordioarekin betetzea sei mila milioi kostatuko zaio eta akordio horretan
200 estatu daude.