Zer aurkituko duzu martxoko GAZTEZULO aldizkarian?

Zer aurkituko duzu martxoko GAZTEZULO aldizkarian? Iritsi da martxoa, askorentzat emakumeen aldarriak zabaltzeko hilabetea. Guk ordea, betaurreko moreak urte osoan jatziak ditugunez, aldarri horiek ale bakoitzean nabarmentzen saiatzen gara. Martxokoa, noski, ez da salbuespena eta horregatik gure azala Dom Campistron ilustratzaile bikainarentzat izan da. Bestalde, noski, betiko legez, beste hainbat kontu interesgarri ere topatuko dituzu martxoaren 3tik aurrera. Jakin nahi zein diren? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-aurkituko-duzu-martxoko-gaztezulo-aldizkarian-1/@@download/image/AZALA_248.jpg
2023/03/01
Iritsi da martxoa, askorentzat emakumeen aldarriak zabaltzeko hilabetea. Guk ordea, betaurreko moreak urte osoan jatziak ditugunez, aldarri horiek ale bakoitzean nabarmentzen saiatzen gara. Martxokoa, noski, ez da salbuespena eta horregatik gure azala Dom Campistron ilustratzaile bikainarentzat izan da. Bestalde, noski, betiko legez, beste hainbat kontu interesgarri ere topatuko dituzu martxoaren 3tik aurrera. Jakin nahi zein diren?
Zer aurkituko duzu martxoko GAZTEZULO aldizkarian?

 

Dom Campistron marrazkilariak artea ere politika dela argi duenez bere obretan garrantzitsuena esan nahi duen hori garbi adieraztea da. Estetika mezuaren mesedetan ipintzen du. Horretaz gain, feminismoaz eta Iparraldeko LGTBIQ+ komunitateaz ere hainbat kontu interesgarri aipatu dizkigu. Ez galdu! 

Erreportajea atalean Jaione Dagdrømmerrek "Norbere gorputza onartzearen garrantzia" azpimarratu nahi izan du eta elikadura-portaeren nahasmenduen inguruko informazio zabala eskaini du.

Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako asko zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada oraingoan Maitane Azurmendi margolariarekin ibili gara lardaskan. 

Atal arinekin jarraituz, Zirt-Zart deitutakoa ere badugu. Bertan, ezohiko galderentzat, Hedoi Etxarte Katakrak liburu-dendako kideak, idazleak eta itzultzaileak, ezohiko erantzunak topatu behar izan ditu. Bi aldiz pentsatu gabe botatakoak izan dira, inongo zentsurarik gabe.

Zientzia kaieratik atalean Ziortza Guezuraga zonbiez mintzatu da. Bai, bai, ondo irakurri duzu, existitzen dira, gure arean daude eta onddo batzuk dira. Ez diguzula sinesten? Irakurri artikulu interesgarria!

Asiako Labirintoak atalean berriz, Olatz Urkiak Franky tatuaje artista txinatarraren historia ezagutarazi digu. Milaka eta milaka jarraitzaile ditu Instagramen eta bere marrazkien bidez txinako kultura islatzen du pertsonen azalean.

Hutsartea sailean, Iruñe Astiz Larunbek Brittney Grinner, AEBtako saskibaloi jokalari onenetakoaren, zorigaitzeko kartzelatzearen eta zorioneko askapenaren berri eman digu. 

Oraitz Graciak, berriz, Sukalde Kontuak atalean sukaldean magia egiten duten nazioarteko zenbait emakume sukaldariren zerrenda osatu digu. 

Ohitura onak mantenduz musika, telesail eta pelikula gomendio ugari ere badakartzagu. Baita bidaiak, albiste baikorrak eta ilustrazio zein argazki bikainak ere. Martxoaren 3tik aurrera eskuragarri, galdu egingo duzu?

Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez: