Gaizka Izagirreren telesail kritika: ' 33 días'
'33 DÍAS’
⭐⭐(2/5)
Carles Porta, Anaïs Pareto Onghena
6 atal
Atresplayer
Carles Portak fikziora egin du jauzi 33 días bere lehen fikziozko telesaila sortzeko. Juan José Prieto (José Manuel Poga) eta Mateo Calatrava (Julián Villagrán) dira benetako gertakarietan oinarritutako fikzio honetako protagonistak. 2001eko urrian, Lleidako (Katalunia) Ponent espetxetik ihes egitea lortu zuten, hilabeteetan zehar arretaz prestatutako plan baten bidez. Emaitza entretenigarria izan arren, nabaria da telesaila telebista konbentzionalaren logikatik eraikia dagoela eta publiko zabal bati zuzenduta dagoela. Formaren aldetik, ausardia eskasa erakusten du, proposamen bisual eta narratibo generikoa da, nortasun propio sendorik gabea. Hizkuntza zinematografikoaren aukerak ez ditu behar bezala zukutzen. Irudiek iradoki edo transmititu dezaketena sarritan hitzez azpimarratzen du, eta ikuslearen interpretazio-gaitasunerako tarte gutxi uzten du; elkarrizketek ere joera bera dute.
Onena: Istorioa.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizu: Crims (Carles Porta, 2020-2026).

