Euskara aberasteko sei hitz-jolas sortu ditu Elhuyarrek

Euskara aberasteko sei hitz-jolas sortu ditu Elhuyarrek Elhuyar Hiztegiaren atarian txertatu dituzte, erabiltzaileek euskararekin "modu atsegin eta dibertigarrian" jolas dezaten. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskara-aberasteko-sei-hitz-jolas-sortu-ditu-elhuyarrek/@@download/image/hitz jolasak horizontala.png
2026/11/12

Testua: Maitane Legarreta

Elhuyar Hiztegiaren atarian txertatu dituzte, erabiltzaileek euskararekin "modu atsegin eta dibertigarrian" jolas dezaten.
Euskara aberasteko sei hitz-jolas sortu ditu Elhuyarrek

Elhuyarrek sei hitz-jolas prestatu ditu, "jolasen bidez euskara aberasteko" asmoz. Elhuyarrekoek azaldu dutenez, "hitzekin jolasteak euren hiztegia osatzeko eta hitzen inguruko informazio osagarria izateko aukera emango die erabiltzaileei".

Jolasak mota askotako erabiltzaileei zuzendurik daudela argitu dute: egunerokoan euskaraz aritzen direnei, ikasleei, irakasle eta profesionalei, euskara ikasten ari direnei zein hitzekin jolastea gustuko dutenei.

Honako jolas hauek daude eskura: 'Hitz-katea', 'Anagrama', 'Urkatua', 'Hitzak konektatu', 'Asmatu hitza' eta 'Hitza ezabatu'. Jolas bakoitzean modu librean edo lehiaketa-moduan aritu daiteke. Joko batzuetan bertsio erraza eta zaila ere bada, aukeran. 

Asmatu beharreko hitz guztiak Elhuyar Hiztegian daudela ohartarazi dute. Jolaserako ez ezik, lehiarako tartea ere badu nahi duenak, erabiltzaileek izena eman eta hala erabakitako jokalarien sailkapenean parte har baitezakete. 

Bestetik, 'Gaurko jolasa' izeneko aukera bat ere bada. Egunero sei jolasetako bat egoten da erabilgarri, eta parte-hartzaile guztiek baldintza beretan jolastuko dute, ahalik eta emaitza onena lortzeko.

Jolasak Elhuyar Hiztegiaren webgunean eta mugikorrerako aplikazioan daude.