Whatsapp-eko mezuak programa ditzakezu, eguna eta ordua zehaztuta

Whatsapp-eko mezuak programa ditzakezu, eguna eta ordua zehaztuta Hemendik aurrera aurrez prestatuta utz dezakezu mezua, eta erabakitako garaian automatikoki bidali. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/whatsapp-eko-mezuak-programa-ditzakezu-eguna-eta-ordua-zehaztuta/@@download/image/pexels-cottonbro-7343000.jpg
2026/11/16

Testua: Maitane Legarreta

Hemendik aurrera aurrez prestatuta utz dezakezu mezua, eta erabakitako garaian automatikoki bidali.
Whatsapp-eko mezuak programa ditzakezu, eguna eta ordua zehaztuta

Sarri askotan badira Whatsapp-eko mezuak une horretan bertan bidaltzeko hainbat traba: kolpean gogoratzen gara zerbaitekin, baina ez da inori mezua bidaltzeko ordua edo garaia; lankide bati zerbait gogorarazi nahi diozu, baina bere lanaldia amaitu du ordurako; hurrengo egunean maite duzun norbaiten urtebetetzea izango da, eta gustura bidaliko zenioke mezua orduantxe, ez baitakizu zereginez betetako  egun horretan mezua bidaltzea ahaztuko ote zaizun...

Bada, hemendik aurrera mezua idatzi eta noiz bidaliko den erabaki ahal izango duzu. Mezua idatzirik utzi, eta aplikaziori noiz, zer egun eta ordutan, bidali behar dion agindu behar diozu.

Programatutako mezuak besteak bezalaxe iristen dira, eta hartzaileak ezin dezake antzeman aurrez prestatu duzunik. Ez dute salatuko zaituen inolako etiketarik edo jakinarazpenik izaten.

Mezua programatzeko nahikoa da eguna eta ordua zehaztea. Android edo iPhone mugikorretako Whatsappean pauso hauek jarraitu behar dituzu:

  • Whatsapp ireki eta mezua bidali nahi diozun pertsona edo talde horren txata zabaldu.
  • Testua edo mezua idatzi. Argazkiak edo artxiboak ere erantsi ditzakezu.
  • Bidalketako botoi berdea zapalduta mantendu, behin bakarrik ukitu beharrean (kolpean ukituta, momentuan bidaltzen du eta).
  • Programatzeko menua irekiko da, eta egunak eta orduak agertuko dira.
  • Aukeratu eguna eta ordua. 
  • Programatutakoa baieztatu, mezua dagokion garaian bidal dadin.

Pauso horiek jarraituta, Whatsappek berak egingo du bidalketa zuk agindutako garaian, beste ezer egin beharrik gabe. Eta ez ahazteko kezka uxatuko duzu gainera.

Whatsapp Web erabilita ere programatu daitezke mezuak. Kasu horretan, nabigatzailearen bidez bertan sartu, mezua idatzi eta ondoren bidalketako botoiaren ondoko erlojuaren ikonoa topatu behar da. Han klik egin eta programazioko leihoa zabalduko da. Noiz nahi duzun aukeratu, baieztatu eta programatuta geratuko da.

Ohikoa izaten den moduan, funtzio hau pixkanaka aplikatzen ari dira, eta dagoeneko aukera hori ez baduzu, pixka bat itxaron beharko duzu eguneraketa iritsi arte.