Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Azkenik, iritsi da eguzkia eta uda giroa! Aukeratu duzu asteburu honetarako plana? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-67/@@download/image/maxresdefault.jpg
2018/04/19
berria
Azkenik, iritsi da eguzkia eta uda giroa! Aukeratu duzu asteburu honetarako plana?
Ze plan astebururako?

DONOSTIA: Starlight gaua

Asteburua ondo hasteko, hurbildu ostiral gauean Donostiako udaletxeko terrazara; teleskopioak jarriko dituzte terrazetan eta teleskopio edo prismatikoak dituzten hiritarrak parte hartzera deitu dute. Izarren argia hobeto ikusteko udalak bere argiztapena itzaliko du 21:00etatik aurrera eta ekintza ezberdinak egingo dira bertan, denak publiko orokorrari zuzenduak. Udalaren areto batean pantaila handia jarriko da, eta Stellarium izeneko zeruko programaren bidez astronomoek zeruan ikusgai dauden izarrei buruzko azalpenak emango dituzte.

 

ANDOAIN: Inoxentziaren Laborategia

Andoaingo Bastero Kulturgunean eskainiko dute antzezlan hau, larunbatean, hilak 21, 17:00etan. Inocencia bera bezain berezia den laborategi batean bizi den zoologo bat da. Laborategira behar bezala ebatzi ez diren eta baztertuta geratuko diren esperimentuetako izakiak iristen dira beste laborategi batzuetatik. Forma anitzeko izaki hibridoen zirku bat gogorarazten duten muturreko kasu bitxiak dira.

 

 

IRUÑEA: Belako: "Render Me Numb, Trivial Violence" + Yellow Big Machine

Render Me Numb, Trivial Violence da Belako taldearen hirugarren diskoaren izena, eta zuzenean aurkeztuko dute larunbatean, hilak 21, Iruñeako Zentral Kafe Antzokian. Horiekin batera ariko da ere Yellow Big Machine taldea.

 

TOLOSA: The Rebels + Hey! Bastian

Larunbat honetan, hilak 21, hurbildu zaitezte Tolosako Bonberenea aretora. Bertan, 22:30ean, The Rebels eta Hey! Bastian taldeek zuzenekoa eskainiko dute. Ez galdu!

 

AZPEITIA: Micah P. Hinson

Ezagutzen baduzu, ziur zita apuntatuta zenuela, eta bestela, adi, ezin baituzu musikari hau zuzenean ezagutzeko aukera galdu. Leonard Cohen berri baten aurrean gaudela esan izan dute Micah P. Hinsoni buruz. Lehen diskoarekin ezezaguna izatetik arribitxi izatera pasa zen; bigarrenarekin, kultuko abeslari izatera; hirugarrenarekin artista gisa kontsolidatu zen; eta laugarrenetik aurrera, izar baten gisa jarri dute. Zita larunbatean da, hilak 21, Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean, 23:00etan.

 

GASTEIZ: Gari + Iñigo Astiz + Oier Aldekoa: "Gaizki moldatzen dira"

Elkarrizketa bat Gariren kanta zahar eta argitaratu gabe batzuen eta Iñigo Astizen poema zahar eta argitaratu gabeko batzuen artean, Oier Aldekoa musikariaren piano eta ahotsaren laguntzarekin.

Garik dio: “Nintzena eta naizena, gaizki moldatzen dira”.

Astizek dio: “Poesiak liberatzen zaitu zu bizirik zauden artean bizirik daudenez soilik kezkatu beharraren zamaz”.

Aldekoak ez du ezer esaten sagarraz, Aldekoak sagarra jan egiten du.

Galdu ezin duzun emanaldia igande honetan, hilak 22, Gasteizko Kafe Antzokian, 19:00etan!