Vera Rubin-ek materia ilunera argia ekarri zuen

Vera Rubin-ek materia ilunera argia ekarri zuen 1970. hamarkada amaieran, Vera Rubin astronomoak gizakiak unibertsoa kontzeptualizatzeko zuen modua aldatu zuen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/vera-rubin-ek-materia-ilunera-argia-ekarri-zuen-2/@@download/image/Vera-Rubin-1.jpg
2021/08/23

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

1970. hamarkada amaieran, Vera Rubin astronomoak gizakiak unibertsoa kontzeptualizatzeko zuen modua aldatu zuen.
Vera Rubin-ek materia ilunera argia ekarri zuen

Bere ikerketei esker, kosmosak nola funtzionatzen duen hobeto ulertzeko argibideak oparitu zizkigun, eta horri esker, egun badakigu ikusi ezin ditzakegun indarrak existitzen direla, materia iluna kasu. 

Vera Rubin 1928ko uztailaren 23an jaio zen Pensylvanian (Estatu Batuak). Etorkin juduen alaba, zientziaren aldeko joera txikitatik sartu zioten. Hain da horrela, bere aitak kartoizko teleskopio bat egiten lagundu ziola. 12 urterekin nahiago zuen gaua itzarrik igaro izarrak ikusten lo egin baino. Bere jakin-mina izugarria zen eta hori dela eta, azkar lizentziatu zen Emakumeen Vassar Collage-n (New York). Bere belaunaldiko, 1948ko, bakarra izan zen astronomian graduatzen. 

Lehen oztopoak emakumea izateagatik
Princeton-eko graduondoko eskolarako postua eskatzea erabaki zuenean, ez zioten astronomia programan sartzen utzi ez zelako emakumerik onartzen. Bere jakin-minagatik ez zen hor geratu ordea, debekuaren aurrean beste bide alternatiboak bilatu zituen Cornel eta Georgetown unibertsitatetan graduondoko ikasketak amaitzeko xede irmoarekin. Eta nahiz eta bere eskala handiko galaxien mugimenduaren tesia bikaina izan, oso gutxietsiai zan zen. Ez zuen ordea amore eman eta laster, zerbait harrigarria aurkituko zuen, bere zientzietarako habilezia ikaragarria agerian jarriko zuena. 

1970. hamarkada amaieran, astronomiako komunitatea batez ere gizonezkoz osatua zegoen. Orduan egin zuen Vera Rubin-ek galaxien mugimenduen inguruan aurkikuntzarik garrantzitsuena. Andromeda galaxian jarri zituen bere begiak eta berehala aurkitu zuen galaxiaren espiral handian modu arraroan biraka. Newton-ek zehaztutako fisika klasikoaren legeak bortxatzen zituen mugimendu horrek, eta ohartu zen, Andromedaren izkinetan izarrak erdigunekoak bezain azkar mugitzen zirela. Behatutako izarren abidura zehaztea lortu zuen, egun zientzialariek errotazio galaktikoaren bihurgunea deitzen diotena aurkituz, eta honela, materia ilunaren existentzia aldarrikatuz. 

Materia ilunaren aurkikuntza
Rubin ezn zen materia ilunaren kontzeptua proposatzen lehena izan. 1933an, Fritz Zwicky ondorio antzekoetara iritsi zen. Ez zituen frogak, ordea, eta sortu zuen eztabaidaren ondoren, bere teoria baztertua izan zen.

Galaxien mugimenduan, Rubin barneratu zen arte, ez zen materia ilunaren teoria serio hartu. Rubin-ek behatu zuenean galaxiako kanpoko izarrak eta barnekoak abiadura berdinean biratzen zutela, argi ikusi zuen horrek gauza bakarra esan nahi zuela: unibertsoan ikusi ezin dezakegun materia bat existitzen dela, hau da, materia iluna. 

Egun badakigu materia  horren %80 materia ilunak soilik duen material berezi horrez osatzen dela eta beste %20 ohiko materiaz, hau da, ikusi dezakegun horretaz. Egia da oraindik ere unibertsoaren konposizioa enigma bat dela, nahiz eta Vera Rubin-ek enigma argitzeko pista bikaina utzi zigun.

Vera Rubin 2016ko abenduaren 16an hil zen 88 urterekin. Nahiz eta bere lanek azken urteetan garrantzia hartu zuten, Nobel sariek ez zituzten kontuan hartu bere ikerkeketak eta ez zuen inongo aitortzarik jaso materia ilunaren aurkikuntzagatik.