Abestien bertsioak egiten dituzten TikToker euskaldunak

Abestien bertsioak egiten dituzten TikToker euskaldunak Musikazale asko daude sare sozialetan, eta tartean baita abesti kutunen bertsioak egiten dituzten euskaldunak ere. Hemen dituzu horietako batzuk! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/abestien-bertsioak-egiten-dituzten-tiktoker-euskaldunak/@@download/image/tiktok.png
2025/05/08
Musikazale asko daude sare sozialetan, eta tartean baita abesti kutunen bertsioak egiten dituzten euskaldunak ere. Hemen dituzu horietako batzuk!
Abestien bertsioak egiten dituzten TikToker euskaldunak

ESTHER ANDONEGI

Mutrikuarrak OTren TikTok-eko aurre-aukeraketa lehiaketan parte hartu du duela gutxi. Izan ere, musikazale amorratua da, eta musika panoraman pil-pilean dauden abesti askoren bertsioak egiten ditu pianoarekin. Ken Zazpiren Itsasoa gara kantua ere abestu du, gitarraz lagunduta. 

NAZ TALDEA


Gernika-Lumoko Irene Eiguren, Itsaso Irusta eta Nagore Bermeosolok osatzen dute taldea. Sareetan euren kantuak zabaltzen dituzte, baina bertsioren bat edo beste ere egin dute. Alderantziz zan izeneko EPa kaleratu dute aurten, eta baita Guernica Gernikara abestia ere.

AMETS AMADO

Iparraldeko Amets Amadok ere musika maite du eta hainbat kantu ezagunen bertsioak egiten ditu. ZETAK taldearen Begi Beltz, Ibil Bediren Orain bat gara edota Latzen taldearen Laztana kantuak.

NAROA IGLESIAS

Naroa Iglesias bilbotarrak umetatik maite izan du musika eta horren erakusgarri dira TikToken egindako bertsioak: Ken Zazpiren Ilargia, Lor taldearen Zure doinua... Ztanda talent show-aren bigarren denboraldiko lehiakidea izan zen eta OTren TikTokeko casting-ean ere parte hartu du.

BEÑAT ARIZABALETA

Hertzainak taldearen Aitormena edota ETS taldearen Zurekin batera kantuen bertsioak egin ditu Beñat Arizabaleta aretxabaletarrak. Horretaz gain, Ztanda saioan Mikel Laboaren kantuen bertsioekin egindako emanaldiaren hariari tiraka, grabazioa egin dute dute Arimak eta biek, eta baita bideoa ere.