Tabernak eta dantzalekuak ordu gehiagoz irekita?

Tabernak eta dantzalekuak ordu gehiagoz irekita? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tabernak-eta-dantzalekuak-ordu-gehiagoz-irekita/@@download/image/2010566417taberna.jpg
2012/12/13
berria
Tabernak eta dantzalekuak ordu gehiagoz irekita?
Eusko Legebiltzarrak tabernen eta dantzalekuen ordutegia luzatzea posible ote den aztertzeko eskatu dio Jaurlaritzari. 

PPk egin du eskaera eta PSE-Eek eta EAJk bere egin dute. Ramon Gomez PPko legebiltzarkideak arrazoitu duenez, "krisian gauden honetan, gaueko aisialdia bultzatu behar da ostalariek lan gehiago izan dezaten. Hori bai, ordutegiak luzatzen badira, oso zorrotz jokatu beharko litzateke, eta isuna jarri zarataren aurkako neurriak betetzen ez dituzten ostalariei".