Norbera enpresari

Bururatu al zaizu inoiz zure enpresa propioa sortzea? Ausardia behar da horretarako, baina lanak fruituak ematen ditu beti. Hona hemen kontuan hartu beharreko kontutxo batzuk.
Enpresa bat sortzeko, ezinbestekoa da ideia bat edukitzea eta ideia horrek izan dezakeen bideragarritasuna aztertzea. Beti bezala, ideia hori gutxien espero duzun tokian eta orduan sor dakizuke. Zentzu horretan, intuizioa oso garrantzitsua da, baina baita buru hotza ere. Aukera sortzen denean, baliatzea da gakoa. Baina non egon daiteke inork asmatu ez duen ideia hori? Hona hemen bide batzuk:
1- Esaterako, zure zaletasunak balia ditzakezu; apika, horietako bat izan daiteke zure enpresaren sorburu.
2- Galdera egin diezaiokezu zure buruari: zergatik ez dago merkatuan zuk atsegingo zenukeen produktu edo zerbitzu hori? Behar bada, inori bururatu ez zaiolako!
3- Produktu eta zerbitzu jakinetan antzeman dituzun akats eta huts egiteak aztertu ditzakezu, horiek nola nola konpondu pentsatuz.
4- Gizartean gertatzen ari diren aldaketa sozial eta ekonomikoak aztertu, eta horiek sortutako eskariak kontuan hartzea komeni da.
5- Arazo zaharrei irtenbide berriak aurkitzen ahalegintzea.
6- Teknologia-berrikuntzak aukeratzat hartu, eta produktu/zerbitzu berriak sortzea.
Negozio plana
Behin ideia bat edukita, funtsezkoa da ideia hori aztertu eta negozio plan bat prestatzea. Gisa horretara, arriskuak gutxitu eta aukera potentzialak handituko ditugu. Negozio plan baten barruan, ezinbestekoa da ondorengo alderdiak kontuan hartzea: errekurtsoak, merkatua, konpententzia, produktu edo zerbitzuaren merkaturatzea, enpresaren antolaketa eta finantza-azterketa. Azken horren barruan, funtsezkoa da biabilitate-plana martxan jartzea.
Ekintzailea al zara?
Ideia berriak sortu eta garatzeko ahalmena duten pertsonek ezaugarri psikologiko eta intelektual jakin batzuk izaten dituzte. Heziketak ere berebiziko garrantzitsua du, noski.
Ondorengoak dira ekintzaile baten ezaugarri psikologikoetako batzuk: norbere buruan konfiantza izatea, ausardia, lasaitasuna, ilusioa, sortzailea eta berritzailea izatea. Bestalde, koordinaziorako eta antolaketarako gaitasuna izan behar da, eta baita testuingurua aztertzeko begi zorrotza ere. Jenderik onena aukeratzen eta erabakiak hartzen jakitea ere ezinbestekoa da.
Nondik atera dirua?
Enpresa bat sortu nahi duen edozein gazterentzat, hori da arazo nagusia. Gehienetan, norberaren poltsikoa urratu behar da lehen pausoa emateko. Nolanahi ere, dirua norberarena dirua izan edo maileguan utzia izan, zuhurtziaz jokatu behar da beti.
Dirulaguntzak ere badira enpresak sortu nahi dituzten gazteentzako. Enpresa motaren eta helburuen arabera, era bateko edo besteko laguntzak izaten dira, eta herrialdez herrialde ere aldatu egin daitezke. Banketxe eta Komertzio Ganbaretan, Aldundietan, Eusko Jaurlaritzan eta Nafarroako Gobernuan izango duzu horien berri. Europako Batasunak ere ematen ditu horrelakoak.

Zure enpresa sortzekotan bazara, zalantzak sortuko zaizkizu hainbat arlotan: kontratuak, zergak, enpresaren izaera juridikoa hain zuzen, arlo horiei buruzko argibideak ematea da ondorengo orrialdeen egitekoa. Orientazioaz gain, beren kasa lanean hasi nahi duten gazteentzako dirulaguntzak eta ikastaroak ematen dituzte. Gazte informazio bulegoetan ere nahi adina datu emango dizkizute.
www.euskadi.net/gazteria
Eusko Jaurlaritzaren gazte zerbitzuen informazioa jasoko duzu bertan. Hain zuzen, lan munduko orientazioa da alderdi horietako bat.
www.lanbide.net
Hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, enplegu eta prestakuntza zentroetarako intranet zerbitzua, lanbide eta ikasketa bakoitzari buruzko ikerketak, ikastaroak, estatistikak, enplegu eskaintza publikoa, Europako enpleguaren sarea .
www.egailan.es
Prestakuntza alorra, aholkularitza, lan merkatuari buruzko informazioa
www.praktiges-online.ehu.es/lanbila/inicio.jsp
Euskal Herriko Unibertsitateak eskainitako zerbitzua.
www.bilbao.net/lanekintza
Berrikuntza eta garapen proiektuak laguntzeko programa. Bilbon sortutako proiektuak laguntzeko hainbat zerbitzu eskaintzen ditu: negozio-planen analisia, biabilitate planak, dirulaguntzak
www.cfnavarra.es/industria/conten/enlaces.htm
Nafarroako Gobernuaren enplegu zerbitzua.
Erronka onartuko al zenuke? Lagun berriak egiteko, eta hizkuntza eta kulturak ezagutzeko, atzerrian lan egitea izaten da aukerarik onena. Hala ere, kanpora joan aurretik, atzerrian izan ditzakezun aukerak -eta eskubideak- aztertzea komeni zaizu. Esaterako, Europan lan egiteko aukera handia dago, eta horri buruz informazioa ematen da hainbat web gunetan.
www.youth.cec.eu.int
Ezertan hasi baino lehen, ezagutu nahi duzun herriari buruzko informazioa biltzea komeni zaizu. Horretarako, oso egokia da orrialde hau.
www.europe.eu.int
Informazio orokorra, legeak, tratatuak, politika eta antzeko kontuen berri ematen du.
www.embassyworld.com
Munduko enbaxada eta kontsuladu guztiei buruzko informazioa topatuko duzu.
www.europe.hobsons.com
Langileak behar dituzten enpresen berri ematen du.
www.labourmobility.com
Informazio praktikoa ematen du, lan munduan izan ditzakezun arazoen aurrean nola jokatu jakiteko.
www.summerjobs.com
Demagun uda partean joan nahi duzula atzerrira lanera. Hauxe duzu zure orrialdea!

Teknologia berriei esker, lan mundua goitik behera aldatzen ari da. Duela hamarkada batzuk, beharginak lantokietara zuzenean joan ohi ziren, beren buruak lanerako eskaintzera. Gaur egun, ordea, norbere burua ezagutarazteko bideak ugaritu egin dira.
Azken urtetotan, adibidez, lan merkatuko eskaria eta eskaintzaren berri ematen duten gune asko daude interneten. Hain zuzen, galdetegi bat erantzun behar da, curriculum moduko bat osatu arte. Empresa askok datu boltsa horietara jotzen dute, bilatzen ari diren pertsonaren ezaugarriak kontuan hartu eta gero.
Horrelako gune asko daude, baina ezagunenak, apika, www.infojobs.net eta www.laboris.net dira. Oraindik jende askok uzkur jokatzen du horrelako zerbitzuen aurrean, eta horrexegatik, gure artean gutxi samar erabiltzen dira. Hiri handietan arrakasta izaten ari dira.

Laguntza zerbitzu asko

Atzerrian lan egiteko

Lana bilatzeko bide berria: Internet