Neurona gehien dituzten animaliak

Ia ezinezkoa da jakitea zehatz-mehatz garunak zenbat neurona dituen. Dirudienez, ordea, neurona kopurua garunaren tamainarekin lotuta dago. Beraz, bale urdinak izan beharko luke neurona gehien, haren garunak 6 kilo pisatzen du eta. Dena den, neuronen gaitasuna neurtzeko, garunaren tamaina eta gorputzarena alderatu behar dira. Konparazio horretatik Entzefalizazio Koefizientea lortzen da. Gizakiak du Entzefalizazio Koefizienterik altuena (6,3), izurdea da bigarrena (6) eta hirugarrena, txinpanzea ( 2,48). Hauetxek dira, beraz, izakirik "azkarrenak". Izaki hauen ondoren, elefanteak (1,3) eta katuak (1) ere Entzefalizazio Koefiziente altu samarrak dituzte. Gizakia izakirik azkarrena dela esan dugu, baina hala ere, tematuta dago kontrakoa erakusten.