Mikel Otxotekok 'Hondoko planoa' erakusketa ipini du Gasteizko Montehermoson

Mikel Otxotekok 'Hondoko planoa' erakusketa ipini du Gasteizko Montehermoson Itsas luzokerrak hartu ditu adibide, hura harrapatzeak dituen ondorio ekologikoak, ekonomikoak eta bestelakoak aztertzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mikel-otxotekok-hondoko-planoa-erakusketa-ipini-du-gasteizko-montehermoson/@@download/image/WhatsApp-Image-2024-03-22-at-10.05.18.jpeg
2024/03/26
Itsas luzokerrak hartu ditu adibide, hura harrapatzeak dituen ondorio ekologikoak, ekonomikoak eta bestelakoak aztertzeko.
Mikel Otxotekok 'Hondoko planoa' erakusketa ipini du Gasteizko Montehermoson

Mikel Otxotekoren Hondoko planoa erakusketa zabaldu dute Montehermosoko Ur Deposituan. Erakusketak askotako gaiei buruzko gogoeta egiten du: uharteetako populazioen elikadura-subiranotasuna, biologiaren zientziak ekosistemen suntsiketen aliatu gisa, mugatutako baliabide naturalen gehiegizko ustiatzea… Hori guztia lantzeko erreferentzia gisa itsas luzekorra hartu du, Asiako merkatuak gero eta gehiago eskatzen duen espeziea. Hura harrapatu eta biltzeak dituen eragin ekologikoak, ekonomikoak eta abar erakusten ditu lanak.

Otxotekoren ikerketa artistiko honen jatorria duela berrogeita hamar urteko bidaian du jatorria. Izan ere, egilearen amak, Margarita Olazabalek, Ternuako hegoaldean, Saint-Pierre eta Mikelune uhartedian, bizi izandako esperientziatan eta hark hartutako lehen irudi zinematografikoetan du oinarria.

Mikel Otxoteko Arte Ederretan doktorea da, eta artista eta ikerlari lanetan aritzen da. 2014an, nazioarteko aipamena jaso zuen Audiovisual Arts and Neomaterialism izeneko doktorego-tesiarekin eta New Yorkeko Pratt Instituteko Arkitektura Sailean ikerlari bisitari gisa gonbidatu zuten. Olazabal Artxiboarekin egiten du lan. Artxiboak argazkiak eta Super-8n filmatutako materiala jasotzen du, Saint-Pierre (Ternua) uharteari buruzko dokumentazio grafikoaz gain. Bere proiektuak Londresen, Valentzian, eta Donostian izan dira, besteak beste.