Txakolina eta ilustrazioa batzen dituzten jarduerak izango dira asteburuan Bakioko Txakolinaren museoan

Txakolina eta ilustrazioa batzen dituzten jarduerak izango dira asteburuan Bakioko Txakolinaren museoan Mexiko izango da larunbat eta igandeko ekintzetarako herrialde aukeratua. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txakolina-eta-ilustrazioa-batzen-dituen-jarduerak-izango-dira-asteburuan-bakioko-txakolinaren-museoan/@@download/image/786350106_202404221318567653314_25989.jpg
2024/04/26
Mexiko izango da larunbat eta igandeko ekintzetarako herrialde aukeratua.
Txakolina eta ilustrazioa batzen dituzten jarduerak izango dira asteburuan Bakioko Txakolinaren museoan

Txakomic ekimenaren laugarren edizioa Leioako Mendibile Jauregian hasi zen apirilaren 20an, Japonia protagonista zela, eta bihar eta etzi Bakioko Txakolingunea-Txakolinaren Museoan izango da hitzordua. Mexiko izango da herrialde protagonista. Alebrije eta tako mexikarrak, musika eta era askotako txakolinak egongo dira bertan.

Alex Orbe ilustratzaileak bost botila apainduko ditu zuzenean, Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren elaborazio mota eta etiketetan barrena ibilaldia eginez; Elena Uriguen sommelierraren laguntza izango du, hark bost txakolinen eta ardoen sekretuak erakutsiko baititu. Haurrek, berriz, museoko beirateak janzteko aukera izango dute, Maria Altuna ilustratzailearekin. 

Igandean, takoak egiten duen esperientzia erakutsiko du Txokomexek; aldi berean, Janire Orduna ilustratzaileak herrialdea eta sortzen dituen sentsazioak irudikatuko ditu. Dastaketa Jose Mari Agirrek, Bizkaiko Txakolinaren Dastaketa Batzordeko kideak, gidatuko du. Umeek, aldiz, animalia fantastikoak, alebrijeak eta piñatak nola egin ikasiko dute Kike Infame ilustratzailearen laguntzarekin.

Jarduera hauez gozatzeko aldez aurretik erreserba egin behar da. Informazio guztia bizkaikotxakolina.eus/txakomic webgunean jaso dute.