'Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen garapen jasangarrirantz' jardunaldia egingo dute

'Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen garapen jasangarrirantz' jardunaldia egingo dute Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kontseiluak, UEMAk eta UEUk elkarlanean antolatuta, urtarrilaren 23an egingo dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/lurraldea-eta-hizkuntza-arnasguneen-garapen-jasangarrirantz-jardunaldia-egingo-dute/@@download/image/Captura de pantalla 2021-01-13 a las 12.05.12.png
2021/01/13
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kontseiluak, UEMAk eta UEUk elkarlanean antolatuta, urtarrilaren 23an egingo dute.
'Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen garapen jasangarrirantz' jardunaldia egingo dute

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kontseiluak, UEMAk eta UEUk elkarlanean antolatutako 'Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen garapen jasangarrirantz' jardunaldia egingo da urtarrilaren 23an, Donostian. Euskara eta lurralde antolaketaren arteko harremana lantzen duen bosgarren jardunaldia izango da. "Nazioarteko esperientzien berri izateko, garapen soziekonomiko endogenorako ereduak ezagutzeko, arkitektoen betaurrekoak janzteko eta arnasguneetan oinarritutako hizkuntza politiken ereduan sakontzeko saioa izango da oraingoa", aurreratu dute antolatzaileek.

Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldien edizio berri hau aurreko jardunaldietan ikasitakoa osatzera eta zehaztera dator, eginiko ibilbidean pauso bat gehiago ematera, hain zuzen. Horrek ez du eskatzen, inondik inora ere, aurreko jardunaldietan landutakoa ezagutzea, jardunaldi honetan landuko direnak ulertu ahal izateko. Halere, eginiko ibilbidearen berri izan nahi izanez geroz, hemen duzue aurreko edizioetako informazioa:

  1. 2014ko Lurraldea eta Hizkuntza I. jardunaldietan (Lurraldea eta Hizkuntza. Hizkuntza eta Lurraldea) lurralde-antolakuntzaren eta hizkuntza-aldaketaren arteko harreman kezkagarria mahai gaineratu zuten, Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) izeneko tresna baten beharra agertuz. 
  2. 2015eko Lurraldea eta Hizkuntza 2. jardunaldietan (Lurraldea eta Hizkuntza. Erronkak & Tresnak) ELE tresna horren lehen bertsioa aurkeztu zuten. 
  3. 2016ko LuHi3 jardunaldietan (Lurraldea eta Hizkuntza. Oraina & Geroa) gaiaren lanketa akademikoari jarraipen logikoa emanez, ELE tresnaren oraina eta etorkizuna irudikatu zuten, esperientzia zehatzak aurkeztuz, balizko kalteak apaltzeko neurri zuzentzaileez hausnartuz, eta ELE tresnaren txertaketa legal posiblea iradokiz.
  4. 2018ko LUHI4 jardunaldietan (Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen prebentziotik garapenera) prebentzioaren ikuspegitik beste urrats bat aurrerago eginez, lurgune euskaldunen eta arnasguneen garapen iraunkorra bermatzeko oinarriak proposatzera jo zuten.