Koronabirusak eragindako beldurrak gure psikologia eraldatu du

Koronabirusak eragindako beldurrak gure psikologia eraldatu du Konformistagoak eta zorrotzagoak bilakatu gaitu pandemiak; ongi etorri historiako esperimentu psikologiko handienera. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/koronabirusak-eragindako-beldurrak-gure-psikologia-eraldatu-du/@@download/image/mental-health-GettyImages-1213980253.jpg
2020/07/13
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Konformistagoak eta zorrotzagoak bilakatu gaitu pandemiak; ongi etorri historiako esperimentu psikologiko handienera.
Koronabirusak eragindako beldurrak gure psikologia eraldatu du

Borondatezkoa izan ez bada ere, pandemia honek gizateriaren historiako esperimentu psikologiko handiena egiteko balio izan du; mundu osoari eragiten dion gaixotasuna guztion ahotan izan da martxotik hona, eta oraingoz, hala jarraituko du. Honek, noski, eragin nabarmena izan dugu guztiongan, eta psikologia kolektiboa eraldatzea lortu du.

Gauzak horrela, ikerketek diote aldatu egin direla gure lehentasuna eta errealitatea interpretatzeko orain arteko joerak; besteak beste, ikerlariek argitu dutenez, gaixotasunak eragin duen beldur eta ezinegonak (ez soilik osasun krisiarengatik, baita ekonomikoarengatik ere) konformistak, zorrotzak eta kontserbadoreak bilakatu gaitu. Hala, arrazismoa eta xenofobia indartu egin dira.

Alde batetik, solidarioagoak bilakatu gara, baina era berean, ingurukoek egiten dutenarekin zorrotzagoak egin gaitu pandemia honek (gogoan dituzue balkoietako "poliziak"?); moralaren zaindari bilakatu gara, eta lehen ez genituen beldurrak bereganatu ditugu (gauzak ala jendea ukitzea, ezezagunekin gertu egotea, jendez betetako lekuak...). 

Fenomeno honi joeraren sistema immunologikoa deitzen zaio, eta gorputzak gaixotasunen aurrean erreakzionatzen duen heinean, kolektiboak mehatxu baten aurrean duen erreakzionatzeko gaitasunari egiten dio erreferentzia. Eta zuk, nabaritu al duzu aldaketarik zure pentsatzeko moduan?