Irudika, ilustratzaileen festa!

Irudika, ilustratzaileen festa! Azaroaren 10-11 bitartean, Gasteizko ARTIUM museoa ilustrazioaren topagune bat izango da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/irudika-ilustratzaileen-festa/@@download/image/Captura de pantalla 2017-10-20 a las 17.00.51.png
2017/10/23
albiste-laburra
Azaroaren 10-11 bitartean, Gasteizko ARTIUM museoa ilustrazioaren topagune bat izango da.
Irudika, ilustratzaileen festa!

Ezagutzen al duzu Irudika? Ilustrazioaren Topaketa Profesionalak bere lehen edizioa egingo du, Nazioarteko Azoka izateko bokazioarekin. Profesionalei etengabeko prestakuntza espezializatua eskaintzeko helburua dute, mota askotako ekintzen bidez: Euskadiko, Estatuko zein atzerriko hizlarien hitzaldiak eskainiz, tailer sorpresak antolatuz, edota Albarracíneko eredua berreskuratuz, besteak beste.

Hala, azaroaren 10-11 bitartean, Gasteizko ARTIUM museoa topagune bat izango da; bertan, elkarrekin batuko dira edizio, ilustrazio, komiki eta animazio munduko hizlari ospetsuak, eztabaidak, gogoetak eta erakusketak eskainiz. Irudika izango den erakusleiho horretan ere Euskal Herriko ilustrazio sarea osatzen duten kolektibo independenteek ere parte hartuko dute. Horrekin batera, lehiaketak antolatuko dituzte, eta irabazleek saritzat eramango dituzte bi egoitza artistiko Gasteizen, Bilbaoarten eta Angoulême-ko La Maison des Auteurs-en. Halaber, negozio eta networking espazio bat sortuko dute, non profesionalek hitzorduak
finkatuko dituzten, aholkularitza jaso ahal izateko jardunaldiko bigarren egunean.

EUSKAL IRUDIGILEAK erakundeak urte asko daramatza horrelako espazio bat sortu nahian, eta beraz, Irudikara interesa duen edonor gonbidatu dute, ilustrazioaren festaz gozatu dezan.