Gaztezulo.eus udan: Irakurleen 75% mugikorretatik
Uda garaia, webguneen bisita kopuruei dagokionez sasoi kaskarra izaten den arren, interesgarria iruditu zaigu oporraldietan non, zer eta nola kontsumitzen gaituzuen aztertzea. Jarraian datu batzuk:
Ohikoa izaten da uztaila-abuztuko oporraldietan sare sozialetako jarduna eta webguneetako bisitek beherakada apur bat jasatea. Egia da bestalde, bestera era batera bada ere, hilabete hauetan mugikorra eta ordenagailua erabiltzen jarraitzen ditugula, horregatik jakin nahi izan dugu, www.gaztezulo.eus webgunea nondik eta nola bisitatu duzun.
Datu aipagarrienak
Gailuak
%75 mugikorretik irakurri dituzte webguneko albisteak, %21,3 ordenagailutik eta %2,8 tabletetik. Datu hauek argi uzten dute, eskuko telefonoa ez dela etorkizuna, oraina baizik. Oporraldietan gorakada izatea logikoa dirudi, baina urte osoko tendentzia bera hori izaten ari da.
trafikoa eta jatorria
Gure webgunea bisitatzen dutenen artean, jatorria aztertuko bagenu, daturik aipagarriena zalantzarik gabe Facebook sare sozialetik iritsi direnak izan dira: erabiltzaileen % 52,43 bertatik iritsi baitira. %15,75 trafiko zuzena izan da, hau da zuzenean www.gaztezulo.eus helbidea nabigatzailean idatzi eta sartu diren erabiltzaileak, % 16,17 bilatzaileetatik, % 13,78 aldiz Twiterretik eta % 1,87 beste iturrietatik.
Kokalekuei dagokionez aldiz, bisita gehienak Bilbotik jaso ditugu (%19,76), ondoren Madril (%13,76), Donostia (%9,65) eta Bartzelona (%5,72). Gainerako bisitak Euskal Herriko eta nazioarteko beste herrialde batzuetatik jaso ditugu.
GENEROA
Erabiltzaileen %55,69 emakumezkoak izan dira eta %44,31 aldiz gizonezkoak.
ALBISTERIK IRAKURRIENAK
1- Izaro Lestayok ezingo du gizonezkoen estropadako patroia izan Kontxako Banderan
2- Nola ligatu feminismoaren garaietan
4- Generorik gabeko jostailu erotikoak
5- 'Hil Kanpaiak' filmaren errodajea laster martxan!