Heriotza instagramer bihurtu zenekoa

Heriotza instagramer bihurtu zenekoa 'The Swim Reaper' izena du bere kontuak, eta hain modan dagoen postureoa umore beltza erabiliz kritikatzen duela dioten arren, atzean beste gauza bat topatu dugu... https://www.gaztezulo.eus/albisteak/heriotza-instagramer-bihurtu-zenekoa/@@download/image/campaign_image_5.jpg
2018/03/21
berria
'The Swim Reaper' izena du bere kontuak, eta hain modan dagoen postureoa umore beltza erabiliz kritikatzen duela dioten arren, atzean beste gauza bat topatu dugu...
Heriotza instagramer bihurtu zenekoa

Egunen batean Heriotza kaletik ikusten baduzu, ez izutu; ziur aski The Swim Reaper  izeneko instagramerra izango da. Hori bai, hurbildu eta eskatu iezaiozu selfie bat, ziur argazkia birala bihurtuko dela!

Dagoeneko 208 mila jarraitzaile ditu Heriotzak Instagramen; sekulako arrakasta dauka bere kontuak. Askok diote, postureoa umore beltzarekin kritikatzen duela bere argazki bakoitzarekin, baina zoritxarrez (ala zorionez) atzean beste arrazoi bat aurkitu dugu... 

 

Ez pentsa Euskal Herriko txoko desberdinetan paseatzen ikusiko duzunik; argazki eta bideo guzti hauek, Zelanda Berriko gobernuaren kanpaina baten parte baitira, itotako pertsona kopurua murrizteko helburuz eginikoa!