Garun maskulino eta femeninoa existitzen al dira? Neurozientziak ezetz dio

Garun maskulino eta femeninoa existitzen al dira? Neurozientziak ezetz dio 200 urteko historian zehar garuna aztertu denetan, misoginia eta estigma ugarirekin egin da. Gina Rippon ikertzaileak dionez neurozientziako sinesmen asko gezurrak dira eta okerra da pentsatzea, gizon eta emakumeen garunak modu ezberdinean jokatzen duela. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/garun-maskulino-eta-femeninoa-existitzen-al-dira-neurozientziak-ezetz-dio/@@download/image/Captura de pantalla 2022-01-21 a las 8.08.51.png
2022/01/21

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

200 urteko historian zehar garuna aztertu denetan, misoginia eta estigma ugarirekin egin da. Gina Rippon ikertzaileak dionez neurozientziako sinesmen asko gezurrak dira eta okerra da pentsatzea, gizon eta emakumeen garunak modu ezberdinean jokatzen duela.
Garun maskulino eta femeninoa existitzen al dira? Neurozientziak ezetz dio

Denboran mantendu den estigma da. Zientzia eta neurozientzia alorretatik emakume eta gizonezkoen arteko ezberdintasun biologikoez hitz egin izan da, esanez emakumeek enpatia gehiago sentitu lezaketela eta hainbat gauza batera egin, euren garuneko gaitasun bereziagatik. Bitartean, gizonezkoen logikadun zereginak eta zientzia hobetu ulertu omen ditzakete. 

Hitz gutxitan esango dut: ideia horiek mitoak dira. Aston Unibertsitateko (Birmingham, Erresuma Batua) Gina Rippon neurozientzialariak bere ikerketak garunaren generoan sakondu ditu, honen inguruan dauden sinesmenak eguneratzeko asmoz. Ohartu da sekulako estigma dagoela eta ezinbestekoa dela berau erauztea.  

Ikerketa ugariren ostean ondorioztatu du ez dela zuzena garunari sexua egoztea, ez eta garun jarduera jakin bat zerbait maskulinoa edo femeninoa bezala definitzea. Noski, sexuak gure jokabide batzuk baldintzatu litzake eta horiek garun jarduerari eragin, baina sexua ez da garunaren bulkada nagusia, gaur egun arte pentsatu izan den bezala, azaldu du Ripponek. 

Gainera estigma honek dakartzan ondorio negatiboak azpimarratu nahi izan ditu. Sinesmen faltsu horiengatik erraza da nortasuna eraikitzea etiketa horietatik, eragin sakona izanik pertsonengan, zenbait kasutan baztertzailea ere suertatuz. Ripponek dio, garuna generotan banatzearen ideiak ez duela oinarri zientifikorik, baizik eta misoginia dagoela horren atzean. 

Orain, Ripponen helburua, hezkuntzaren eta genero berdintasunaren bitartez paradigma hau aldatzea da. Horregatik, egun Europar Batasuneko Genero Berdintasunerako Sareko kidea da. Bertan, zientziaren erronka berrien inguruan hitz egiteko espazioak sortzen ditu. Helburua? Begirada feminista eta inklusiboa gizartea txertatzea.