"Ez duzu ulertzen, ez duzulako bizitu" esaldiak alderantzizko efektua du

"Ez duzu ulertzen, ez duzulako bizitu" esaldiak alderantzizko efektua du Askotan norbaiten iritziari zilegitasuna kentzen zaio ez duelako zerbait lehen pertsonan bizitu. Adibidez, "Hondarribia edo Irungoa ez bazara ezin duzu alardeaz hitz egin" bezalako esaldiekin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ez-duzu-ulertzen-ez-duzulako-bizitu-esaldiak-alderantzizko-efektua-du/@@download/image/muratyalcin_art.jpg
2020/10/19

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Askotan norbaiten iritziari zilegitasuna kentzen zaio ez duelako zerbait lehen pertsonan bizitu. Adibidez, "Hondarribia edo Irungoa ez bazara ezin duzu alardeaz hitz egin" bezalako esaldiekin.
"Ez duzu ulertzen, ez duzulako bizitu" esaldiak alderantzizko efektua du

Alta, honek justu alderantzizko efektua izan dezake ikerketa baten arabera. Hain justu, afera edo esperientzia batean sartuta dagoenak puntu itsu gehiago izan ditzake (emozionalki, kognitiboki) eta horregatik egoera objektibitate nahikoarekin aztertzea eragotzi liezaioke.

Fidagarritasun gutxiko emozioak
Badakit nola sentitzen zaren, nik ere bizitu dut hori adierazpide ohikoa izaten da besteari esateko ulertzen ditugula bere sentimenduak. Amsterdameko Unibertsitateko ikertzaile batek ateratako ondorioen arabera ordea, hau ez da horren egia. 

Ikerketa burutzeko hainbat pertsonei modu espontaneoan benetan pasatako esperientzia emozional negatibo bat kontatzen zitzaiei, horien artean zegoen desleialtasuna edo senitarteko baten gaixotasuna. 

Ondoren, istorioak behatu zituztenei galdetu zitzaien ea identifikatzen ziren pertsona horiek kontatutako esperientziarekin eta ea beraiek antzeko zerbait bizitu ote zuten. Ikertzaileek ondoren kointzidentziak bilatu zituzten behatzailea eta narratzailearen arteanIntuizioaren aurka badoa ere, ikerketak identifikatu zuen fidagarritasun gutxiagoko sentimenduak zituztela narratzaileak kontatutako esperientzia berdina partekatzen zuten behatzaileek!