Emakume futbolariak greban

Emakume futbolariak greban Ez daude konforme, eta beren lan eskubideengatik borrokatzeko prest agertu dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/emakume-futbolariak-greban/@@download/image/huelga-futbol-femenino-19-1.jpg
2019/10/23
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Ez daude konforme, eta beren lan eskubideengatik borrokatzeko prest agertu dira.
Emakume futbolariak greban

Iazko azaroaren 8an jarri zen martxan Espainiako Ligako emakume futbolarien aurreneko lan hitzarmena negoziatzeko mahaia, eta urtebete igarota, ez dute adostasunik lortu. Horregatik, eta puntu honetara iristeko asmorik ez bazuten ere, emakume futbolariek grebara joatea erabaki dute. 

Aurreko astean hasi zuten kluben elkarteak eta sindikatuek egindako 18. bilera; denak ados daude gutxieneko soldata gordinaren inguruan (16.000 euro) baina ez dute berdin pentsatzen lanaldiaren iraupenaren inguruan. Hala, sindikatuek (AFEk du gehiengoa) lanaldi osoko kontratuak eskatu ditu, baina Klubek ezezkoa eman dute orain arte, eta lanaldi erdian jarri dute muga (Athletic, Bartzelona eta Tacon ezik, gainontzekoak). 

AFEk adierazi duenez, eliteko futbolarien %49 zuzenean ez du soldatarik, eta %31 500 euro baino gutxiago kobratzen ditu. Gizonezkoek aldiz, aspalditik dute hitzarmena, eta Lehen Mailako jokalarien gutxieneko soldatak 6.500 eurokoak dira hilean; aldiz Bigarren Mailakoentzat 4.000 euro.

Lan iraupena eta soldata ez dira emakume futbolarien arrakala bakarrak; gaixoaldi kasuetan %100 kobratzea ere eskatu dute. Haurdunaldien eta sexu jazarpenen inguruko protokoloak ere jaso nahi dituzte hitzarmenean, jokalariek babes juridiko bat izan dezaten. Partiden eta entrenamenduen ordutegiak hobetzea ere eskatu dute.