Ada Hegerbergek ez du Mundialean jokatuko

Ada Hegerbergek ez du Mundialean jokatuko Futbolari norvegiarrak salatu duenez, oraindik ez dira baldintza egokiak ematen emakumeentzat. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ada-hegerbergek-ez-du-mundialean-jokatuko/@@download/image/adahegerberg.jpg
2019/05/07
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Futbolari norvegiarrak salatu duenez, oraindik ez dira baldintza egokiak ematen emakumeentzat.
Ada Hegerbergek ez du Mundialean jokatuko

Urrezko Baloia irabazi duen lehen emakumeak ez du aurtengo Mundialean jokatuko; erabaki horrekin, emakume futbolarien egoera prekarioa salatu nahi du Ada Hegerberg kirolari norvegiarrak. Munduko emakume futbolari onenak, beraz, uko egin dio futbolaren nazioarteko festa handiari. Hain zuzen, Norvegia da futbol selekzioetan gizon zein emakumeei berdin ordaintzen dien herrialde bakarretako bat, baina Hegerbergentzat ez da soilik diru kontua.

Futbolariak gogorarazi duenez, futbola munduko industria aberatsenetakoa da, eta beraz, borondatea jarrita badu futbol femeninoari dagokion lekua emateko gaitasuna. Emakumeen jokoa gizonena bezain kalitatezkoa eta entretenigarria izan dadin, ezinbestekoa da klubek neska jokalariak gaztetatik babestu eta entrenatzea, haiek dute benetako berdintasuna lortzeko giltza. 

Aurrelari gisa jokatzen du Olympique Lyonnaisen, eta 2013ko Emakumezkoen UEFA txapelketan zilarra eskuratu zuen Norvegiako futbol selekzio nazionalarekin. 2016an UEFAren emakume jokalari onenaren saria irabazi zuen eta 2017an BBC urteko emakumezko jokalari izendatu zuen. 2018an FIFAren Urrezko Baloia jaso zuen lehen emakumea izan zen.