Berdintasuna ez da jolasa

Berdintasuna ez da jolasa Megan Rapinoe denon ahotan dago azkenaldian; AEBetako selekzioko izarrak ozen hitzegin du LGTBI komunitatearen eskubideen eta emakume futbolarien lan baldintzen hobekuntzen alde. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/berdintasuna-ez-da-jolasa/@@download/image/1561756172_622946_1561756258_noticia_normal.jpg
2019/07/02
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Megan Rapinoe denon ahotan dago azkenaldian; AEBetako selekzioko izarrak ozen hitzegin du LGTBI komunitatearen eskubideen eta emakume futbolarien lan baldintzen hobekuntzen alde.
Berdintasuna ez da jolasa

Pixkanaka aldaketak sumatu daitezke futbol femeninoan, baina oraindik berdintasunerako bidea hasi besterik ez da egin. Horregatik, Munduko Kopa eszenatoki perfektua da aldarrikapenak mundura aireratzeko. Megan Rapinoe AEBetako selekzioko kapitaina oso kontziente da une honetan gainean duten arretaz, eta beldurrik gabe, merezitako protagonismoaz baliatu da LGBTI komunitatearen eskubideak defendatu eta emakume futbolarien lan baldintza hobeak aldarrikatzeko. 

Seattle Reigneko jokalaria selekzioko izarra da. AEBek gaur jokatuko dute finalerdietako neurketa Ingalaterraren aurka eta begi guztiak Rapinoeri adi daude: final-zortzirenetako eta final-laurdenetako partidetan berak sartu zituen AEBei sailkapena eman zieten golak. Hain zuzen, Munduko Kopan dagoeneko bost gol sartu ditu; gaurko partidan, txapelketako beste izarretako bat izango du parez-parea: Lucy Bronze.

Jokoa ez da baina Rapinoe ezagun bilakatu duen gauza bakarra; txapelketan, sexismoaren eta homofobiaren aurkako borrokarekin jarraitu du bitartean. Hala, Dondald Trump AEBetako presidentea kritikatu du hainbatetan, eta makurtu egin da bere herrialdeko ereserkia entzutean, protesta moduan. Hauek dira Rapinoe ezagun bilakatu duten ekintzak:

  • 2012an, futbol jokalariak mundu osoari adierazi zion homosexuala zela; geroztik, Trump-en politikaren aurkako adierazpenugari egin ditu, "protesta ibiltaria" dela aldarrikatuz.
  • 2016an, jokalaria makurtu egin zen AEBetako ereserkiaren erdian, jazarpen arrazisten aurkako protesta moduan. Halako protesta egiten zuen lehen jokalari zuria izan zen. Trumpen kritikak jaso zituen, eta AEBetako federazioak debekatu egin zuen ereserkian belaunikatzea. Dena den, Rapinoek ez du ereserkian abesten ezta eskua bihotzean jartzen ere, protesarekin jarraitzeko.
  • Aste honetan, jokalariari galdetu diote Kopa irabaziz gero Etxe Zuria bisitatuko ote duen. Hauxe erantzun zuen: "Ez naiz Etxe Zuri puta horretara joango".
  • Trump, ereserkiarekiko erakutsitako "errespetu faltarekin" haserre, honakoa erantzun dio Twitterrez: "Keinu hori errespetu falta bat da gure herrialdearentzat. Harro egon beharko zenuke ordezkatzen duzun banderaz. Gainera, harrera egiteko, irabazi egin beharko duzue lehenbizi".
  • Ondorioz, Frantziaren aurkako final-laurdenetako neurketan, Rapimoek ez zuen eraman kapitainaren besokoa; dirudienez, AEBetako Futbol Federazioaren zigorra jaso du, Trumpekin izandako eztabaidarengatik.
  • LGTBI kolektiboaren eskubideen aldeko egunean honako adierazpena egin zuen Rapinoek. «Ezinezkoa da txapelketa bat irabaztea zure taldean homosexual bat ez badago».
  • AEBetako selekzioko jokalari Ali Kriegerrek eta Alex Morganek kapitaina babestu dute.