Eliteko emakume futbolarien erdiak ez du soldatarik jasotzen (oraindik)

Eliteko emakume futbolarien erdiak ez du soldatarik jasotzen (oraindik) Espainiako Iberdrola Ligako emakume futbolarien %31 hilean 500 euro baino gutxiago kobratzen ditu; soilik kategoria goreneko jokalarien %9 irabazten dute hilean 1.620 eta 6.480 euro. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eliteko-emakume-futbolarien-erdiak-ez-du-soldatarik-jasotzen-oraindik/@@download/image/img_lunciti_20180930-154242_imagenes_md_propias_lunciti_20180930-53_4_5_2103705964-kt2B-U452306127551utE-980x554@MundoDeportivo-Web.jpg
2019/05/23
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Espainiako Iberdrola Ligako emakume futbolarien %31 hilean 500 euro baino gutxiago kobratzen ditu; soilik kategoria goreneko jokalarien %9 irabazten dute hilean 1.620 eta 6.480 euro.
Eliteko emakume futbolarien erdiak ez du soldatarik jasotzen (oraindik)

Geroz eta jarraitzaile gehiago ditu emakumeen futbolak, eta horren froga garbia da urtarrilean Athletic animatzeko San Mames bete zuten 48.121 zaleak edota Errealaren garaipena ospatzeko Los Cármenes ia gainezka egiteraino bete zutenak Erreginaren Koparen finalean. 

Dena den, zaleen igoerak oraindik ez du inolako eraginik lortu emakume futbolarien soldatetan. Hala, Futbolarien Espainiako Elkarteak kaleratutako datuen arabera, eliteko emakume futbolarien %49 ez dute inolako soldatarik jasotzen, eta beste %31 hilean 500 euro baino gutxiago kobratzen ditu. Soilik maila goreneko %9 irabazten dute hilean  1.620 eta 6.480 euro bitarteko soldata. 

Gauzak horrela, emakume futbolari profesionalen erdia baino gehiagok ez du soldata minimoa (900 euro) irabazten. Hori dela eta, gehienek bestelako lanbideekin osatu behar dute beren kirol jarduna. Hain zuzen, Errealak isuna jaso zuen iazko abenduan, Lan ikuskatzailetzak futbolarien lanaldia ez erregistratu izana salatu ondoren. Isuna 626 eurokoa izan zen, eta orduan jakin zen talde donostiarrak bere 21 jokalarietatik 15 aldi baterako kontratatu zituela.

Dena den, gauzak mugitzen hasi dira emakumeen futbolean, eta datozen urtetan soldata minimo bat adostea eta beste hainbat protokolo martxan jartzea aurrikusten dute. Besteak beste, 14.000 euroko soldata minimoa adostu nahi dute Ligako jokalarientzat, eta horrekin batera, astean 35 orduko lanaldiak, haurdunaldietarako eta amatasunerako protokoloak, oporraldiak, bajak eta sexu erasoen aurkako protokoloa.