DEPRESIOA TRATATZEKO BIDEO-JOKOAK

DEPRESIOA TRATATZEKO BIDEO-JOKOAK Badago sineste bat dioena bideo-jokoek jokalaria biolentziara zaletzen dutela, baina uste denaren aurka, egoera eta pertsona ezberdinekiko enpatia garatzen laguntzen dute. Azken boladako bideo-jokoak, enpatia garatzen laguntzeaz gain, nahaste psikologikoen aurkako irtenbidea ere izan daitezke. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/depresioa-tratatzeko-bideo-jokoak/@@download/image/Hellblade-Senuas-Sacrifice-psicosis.jpg
2019/06/03

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Badago sineste bat dioena bideo-jokoek jokalaria biolentziara zaletzen dutela, baina uste denaren aurka, egoera eta pertsona ezberdinekiko enpatia garatzen laguntzen dute. Azken boladako bideo-jokoak, enpatia garatzen laguntzeaz gain, nahaste psikologikoen aurkako irtenbidea ere izan daitezke.
DEPRESIOA TRATATZEKO BIDEO-JOKOAK

Egungo garaietako zati dira jada bideo-jokoak. Edozein gailu teknologikoren moduan inboluzio soziala garatzeko potentzialitatea dute, baina bata errealitatea eta gure egunerokotasuna modu positiboan eraldatzekoa ere. Teknologia ez baita bere horretan txarra, gure ikuspuntu eta erabileraren araberako baizik; berdina gertatzen da bideo-jokoekin ere. Etengabe haziz doan bideo-jokoen industriak halaxe erakutsi du: plataforma birtualek nahaste psikologikoak dituzten pertsonak lagun ditzakete.

Bideo-joko psikoterapeutikoak
Edozein delarik ere bideo-jokoa, enpatia garatzen laguntzen du, baina badira depresioa eta zenbat nahaste tratatzeko bereziki sortutakoak. Hellblade Senua's Sacrifice jokoan emakumezko gerlari bikingo batek pairatzen duen psikosiarekin ere borrokatu beharko du edota Night in the Woods jokoan jokalaria trauma osteko estresaren munduan murgilduko da. Bi joko horiei batuko zaie laster Sea of Solitude eta bertan isolamendua borrokatuko duen emakume gazte baten rolean jarri beharko du jokalariak.

Hain zuzen, Sea of Solitude egungo bideo-jokoen garapeneko enpresarik garrantzitsuenetakoak ekoitzia izan da: Electronic Arts. Haatik, hau ez da araua. Bideo-joko terapeutikoen industriako enpresa gehienak independenteak dira eta industriaren eszeptizismoa eta konbentzionalismoaren aurka borrokatu behar izaten dute. Halere, badirudi hau aldatzen ari dela eta egun aniztasun gehiago dagoela bideo-jokoen gaietan. Baina, bideo-jokoak menpekotasuna sortzen badute, nola lagundu dezakete antsietatearekin?

Erreza da menpekotasuna sortzea, bideo-jokoek errealitatek alde egiteko aukera eskatzen baitigute eta horrek antsietatea edota depresioa bezalako nahasteak eragin baititzake gure psikean. Hau ordea, ez da bideo-jokoetan bakarrik gertatzen, mugikorrean instalatua dugun Instagram aplikazioak ere eragin diezaguke antsietate ala depresioa.

Alta, bideo-jokoak aplikazio positiboa ere izan dezakete, “pozoia” bera sendagai bihurtuz. Hori da bideo-joko terapeutikoek planteatzen dutena. Horrela, bideo-jokoak mina arintzeko erabili litezke. Berri bikaina da bideo-joko psikoterapeutiko hauen garapena, baina ez ditzagun ahaztu betiko joko komertzialagoek ere onurak izan ditzakeela jokalariarengan; dena dago gure erabileraren baitan. Gizakiak beti bilatu du errealitatetik momentu batez ihes egiteko bidea, izan liburu forman, pelikula bateko istorioan murgilduz edota abesti baten akordeekin dantzan. Zergatik ez bideo-jokoak ere?