Bizar eta biboteen lehiaketa bitxia

Bizar eta biboteen lehiaketa bitxia Laugarrenez, Britainia Handiko bizar eta bibote landuenak bildu dira British Beard and Mustache Championship lehiaketan! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bizar-eta-biboteen-lehiaketa-bitxia/@@download/image/Captura de pantalla 2018-08-28 a las 09.12.28.png
2018/08/28
berria
Laugarrenez, Britainia Handiko bizar eta bibote landuenak bildu dira British Beard and Mustache Championship lehiaketan!
Bizar eta biboteen lehiaketa bitxia

Bizar luze zein motzak, zainduak edota basatiak, bibote kiribildu edo zuzenak... denek dute tokia Britainia Handiko British Beard and Mustache Championship lehiaketan. Laugarren urtez antolatu dute Blackpool herrian, eta beste behin, ile mataza original eta dibertigarriak agertu dira lehiaketara.

Mundu guztiko bibotedun eta bizardunek parte hartzen dute lehiaketan, adin guztietakoak. Kategoria ezberdinak daude; estiloa, kreatibitatea edota errealismoa aztertzen dute epaileek, besteak beste. Jarraian dituzue irabazleetako batzuk!