AZAROKO PROTAGONISTAK: ALTSASUKO GURASOAK!

AZAROKO PROTAGONISTAK: ALTSASUKO GURASOAK! Zuek hala aukeratuta, GAZTEZULOren 200. zenbakiko protagonistak ezagutzeko unea iritsi da! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/azaroko-protagonistak-altsasuko-gurasoak/@@download/image/Captura de pantalla 2018-11-05 a las 10.24.44.png
2018/11/05
berria
Zuek hala aukeratuta, GAZTEZULOren 200. zenbakiko protagonistak ezagutzeko unea iritsi da!
AZAROKO PROTAGONISTAK: ALTSASUKO GURASOAK!

Dakizuenez, GAZTEZULO aldizkariak 200. zenbakia argitaratuko du ostegun honetan, hilak 8; zeinen azkar pasatzen den denbora!! Zuen fideltasuna eta maitasuna saritzeko, azaroko 200. zenbakiko azala nor edo zer izango zen erabakitzeko ardura ZUEN ESKU utzi genuen. Lau izan ziren finalistak; Mikele Grande, GAZTEZULOko lantaldea, Aitziber Garmendia eta Altsasuko gurasoak. Lehia bizia izan zen, eta azkenik, iritsi da zuen erabakia argitara emateko garaia. Hona hemen 200. zenbakiko protagonistak: ALTSASUKO GURASOAK!


Argazkilaria: Galder Izagirre @diapositivisme_studio

Zenbaki berezia prestatu dugu hilabete honetan; gurasoei elkarrizketa mardula egin diegu, eta beraiekin egon gara beren egoera ezagutzeko. Horrekin batera, atzera begira jarri gara, GAZTEZULOk bete berri dituen 18 urteetan proiektua honaino iritsi dadin lan egin dutenak gogora ekarriz; eta azkenik, egungo kultur eragile garrantzitsuenen iritzi eta gomendioak bildu ditugu, zenbaki berezi hau hausnarketarako plaza bilakatuz.


Argazkilaria: Galder Izagirre @diapositivisme_studio

Bestalde, zenbaki borobil hau behar bezala ospatzeko, sekulako festa antolatu dugu hil honetan. Zea Mays, Liher, Grises, Xabi Solano, Zuriñe Hidalgo, Xabi Bandini eta Jon Basaguren lagun izango ditugu; azaroak 25, 18:00etan, Bilboko Kafe Antzokian espero zaituztegu! Elkarrekin ospatu nahi dugu une berezi hau. Guretzat oso berezia da zifra polit honetaraino iritsi izana; jakin ezinezkoa izango litzatekeela zuen babesik gabe. Horregatik, zuen fideltasuna eta maitasuna saritzeko, FESTA ITZELA antolatzea erabaki dugu!

Azkenik, zuek aukeratutako protagonistei omenaldia egin nahi izan diegu, eta beraz, festaren sarrerak balio dituen 10 euroetatik %5 ALTSASUKO GURASOENTZAT bideratuko dugu. Eta festara joaterik ez baduzue, lasai! ZERO SARRERA jarri dugu salgai; hala, sarrera hau erosita, zuen dirua zuzenean Altsasuko gurasoei eta GAZTEZULO proiektuari laguntzeko bideratuko da.