25 & Alive

25 kandela. Motorhead tartan idatzia. Brixton Academy-ko festan, Lemmy Kilmister-en mutilek euren betiko proposamenari heldu zioten: rock n roll gogorra abiada bizian. Talde gutxik erakutsi dute halako sasoia hainbeste urteren buruan, eta batez ere, gibela hainbeste zigortu ondoren. Motorhead-ek auto-suntsitzear zegoen taldea ematen zuen, baina 1977tik gaur egun arte berdin ibili dira. Lehenengo CDa emanaldi hura jasotzen duen DVDa da. Bigarrena, gau hartako abesti gehienak jasotzen dituen CDa.