"Suzko lilia"

"Suzko lilia" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotsuzko-liliaquot/@@download/image/90p66suzko.jpg
2008/11/04
kritika
Testua:
Idazlea: Hedoi Etxarte
90.zenbakia
"Suzko lilia"
Susa argitaletxearen eskutik datorkigu Hedoi Etxarte Iruñeko poeta gaztearen lan hau. Egitura paraleloa duten bi zatitan banatuta, liburuak giza harremanak ditu ardatz. Olerki luze eta narratiboetatik, olerki labur eta kontzeptualetarako bidea proposatzen digu egileak. Guztia, surrealismoa eta dadaismoa oinarri hartuta. Hitzaurrea Harkaitz Canok egin du. Zalantzarik gabe, adi jarraitu beharreko idazlea da Etxarte.