"Larrua hotz"

"Larrua hotz" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotlarrua-hotzquot/@@download/image/94p56Larrua_hotz.jpg
2009/03/04
kritika
Testua:
Idazlea: Albert Sancez Piñol
94.zenbakia
"Larrua hotz"
Lander eta Zigor Garro anaiek egindako itzulpen lan paregabeari esker, Albert Sanchez Piñolek idatzitako eleberri gogor bezain ederra euskaraz gozatzeko aukera sortu zaigu. Irla galdu batean kokatzen da turba usaina darion istorioa: Irlandak independentzia eskuratu du, garesti eskuratu ere. Protagonistak, matxinada luze eta odoltsuan parte hartu ondoren, aberria utzi eta irla galdu batera joko du egurats-ofizial soila izateko asmoarekin… Liburu honekin hasi orduko, bukatu arte bakerik ez duzue izango, izan ziur.