"Gasolindegian"

"Gasolindegian" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotgasolindegianquot/@@download/image/2010641596gasolindegia.jpg
2010/06/04
kritika
Testua:
Idazlea: Yurre Ugarte
108.zenbakia
"Gasolindegian"
Zazpi ipuin bildu ditu Yurre Ugarte idazle tolosarrak Gasolindegian liburuan. Ipuinok ez dira isolatutako istorioak: gasolindegiak batzen ditu istorioak. Bertan egiten du lan Arte Ederretan lizentziatutako emakumea eta hara iritsiko da Errumaniako etorkina. Ez dute hizkuntza bera hitz egiten, baina hala eta guztiz ere, biak elkar komunikatzeko gai izango dira. Paradoxa da hori, eta hain justu, mangerak edo mahukak gasolina nola, hala botatzen ditu paradoxak idazleak liburuan.